Komunitate honi hasiera emateko era on bat, euskarazko edukietara zuzenduta dauden fedibertsoko instantziak zeintzuk diren gogoratzea izan daiteke. Gaur gaurkoz hauek dira:
| Webgunea | Softwarea | Eduki-mota | Izen emate irekia |
|---|---|---|---|
| baleafunk.eus | Funkwhale | Audioak | Bai |
| lemmy.eus | Lemmy | Foroak | Bai |
| mastodon.eus | Mastodon | Mikroblogak | Bai |
| mastodon.jalgi.eus | Mastodon | Mikroblogak | Bai |
| peertube.euskarabildua.eus | Peertube | Bideoak | Ez |
| pixelfed.eus | Pixelfed | Argazkiak | Bai |
Erabiltzen duzu hauetakoren bat? Ezagutzen duzu euskarazko besterik? Eta euskaraz ez izan arren, zuk erabiltzen duzun eta gomendatzen duzunen bat?
You must log in or # to comment.
Nik bertako bi erabiltze ditut. Eta benetan gomendatzen det Anartist plataformako tresnak ikustea!
Anartist sortzaile librezaleentzako tresna libreak eskeintzen ditun plataforma da ta tresna hauek ditu oaingoz:
- Cloud (
Nextcloud) - Forum (
Discourse) - Social (
Mastodon, mikroblogintza) - Pixelfed (
Pixelfed, irudiak) - Audio (
Funkwhale, audioak) - Video (
Peertube, bideoak) - Blog (
Plume, blogintza)
Hemen daukazute plataformaren aurkezpena, gazteleraz: https://anartist.org/es/nosotr-s
- Cloud (
Nik erabiltzaile eta irudi berbera erabiltzen dut aipaturiko zenbait sareetan.



