Atzo bertan maitemina ta maitasunan arteko aldeaz hitzeiten ibili giƱan, ta batek argudiatze zun maitemina āmina eragiten dun maitasunaā dala, alegia: maite+min
Nik zalantza haundiak ditut āminā gehigarri horrek āoinazeā esanahia dakan, hitz gehiotan agertze baita: lagunmin ta eskumin, kasu.
Ba al daki norbaitek āminā gehigarri hoi nundik datorren ta ze esanahi dakan? Euskaltzaindiak āAdiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoaā esanahia ere emate dio āminā hitzai.
Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.
Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.
Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, ābadirudiā¦ā āimaginatzen hau datorrelaā¦ā bezalakoak erabili.
Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!
PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.
Euskaltzaindiako hiztegiak aipatzen duen adiera hori bistakoa dela uste dut. Zuk zeuk aipatu dituzun adibideetan argi ikusten da: lagunmin, ikusmin. Ez du oinazearen adiera bakarrik. Etimologian sartu beharrik gabe, erabilerak argi uzten du nire ustez.
Etimologiara joz gero, barru-barrukoa adierazteko muin hitza ere badugula aipatuko dut, min partikularen oso antzekoa. Baliteke ahoskeraren eraginez kasu batzuetan āuā galdu izana (āburmuinā hitzaren kasuan ez da halakorik gertatu) edo biek nolabaiteko lotura izatea. Egia esan, mina berez gurputzaren barrenean sortzen den zerbait da beti eta ez da asko bilatu behar āmuinā eta āminā hitzen artean lotura bat aurkitzeko.
Beraz, nik ulertzen dudan moduan, maitemina zure barrenetik, muinetik, maite duzuna litzateke (lagunmina bezala) eta horrek batzuetan mina eragin diezazuke edo bat ere ez.
Muin hitzak musu esanahia ere badu. Nik āeskuminak emanā bezala ezagutu dut, norbaiti goraintziak emateko zentzuan. Eskuan minak eman? Ez nuen ulertzen⦠Gero ikasi nuen agurtzeko eskuan musu (muin) emateko ohituratik zetorrela. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=eskumuin&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
Elizan ere entzun izan nuen umetan hitz hori, gabonetan Jesusen irudikapenari musu ematean: āeman diezaiogun muin Jesus haurtxoariā.