Manjaro, Archen oinarritutako banaketa bat, erabiltzen det nere egunerokotasunean ta sistema osorako hiztegia falta da.

Debian ta eratorritan badago lehenetsita bat, hunspell edo izango dana.
Manjaron aldiz ez.

AURen dagon hunspell-eu-es paketea ezin instalatu nabil. Tankerako hiztegirik lortzeko gomendiorik?

  • @PorruOPMA
    link
    23 years ago

    Ba gaurkoan berriz probatu det AURetik pakete hoi instalatzen ta lortu det. Momentuzko soluzio bat da hau

  • @iortega
    link
    13 years ago

    AUR-en dagoen pakete horrek egiten duen gauza bakarra, oker ez banago, /usr/share/hunspell/ direktorioan eu_ES.aff eta eu_ES.dic instalatzea da. Fitxategi hauek http://xuxen.eus/eu/deskargatu#tab_hunspell tik jaitsi ditzazkezu nahi duzunean eta direktorio horretan beran ipini. Ni lehen baita ere horrela ibili nintzen, zenbait distribuziotan hunspell bertsio hori ez zegoelako haserre, baina azkenean soluzioa oso tontoa zen.

    AUR pakete horrek egiten duen gauza bakarra da zip hori jaso automatikoki extraitu eta lortutako fitxategiak /usr/share/myspell direktorioan gorde. Ondoren hemen dauden fitxategiak /usr/share/hunspell-era softlinkeatzen dira.

    Egiten duena PKGBUILD honetan ikus dezakezu: https://aur.archlinux.org/cgit/aur.git/tree/PKGBUILD?h=hunspell-eu-es

    Ni orain Arch eta Void batera erabiltzen nagoelako, baina bestela (beste distribuzio txungo batean) hasieran aipatu dizuten metodoa erabiltzen dut. Eskuz deskargatu eta tokiz mugitu eta listo.

    • @PorruOPMA
      link
      13 years ago

      Ondo do hau jakitea, milesker!