Lexica izeneko jolasa deskargatu genuen aurrekoan eta gustatu zaigu. Pixka bat frustrantea da beti %30 inguruko marka lortzea, hitz asko baitaude gordeta letra-zopa aldrebes hauetan. Baina egia esan engantxatzen du.
Ez dakit erraza litzatekeen euskaratzea (hori bai litzatekeela ederra!!) ez baita menuak itzultzea bakarrik, jolasa bera hitzekin da. Ikusi dut katalana badagoela beta fasean!
Lona izena duen jolasarekin gustura ibili naiz. Hau da nire marka momentuz!
Lona A snake-like HTML5 game F-droid daukat nik instalatuta mugikorrean, Playstore moduko bat baina aplikazio libreena. Nire “denda ekologikoa” 😄 Eskatuko balizu “iturburu ezezagunak” baimentzeko, onartu lasai 👍
retrowars, jolas elektroniko zaharrak itxura zaharrarekin.

Sare lokalean jokalari anitzeko partidak ere jokatu daitezke!
https://f-droid.org/packages/com.serwylo.retrowars
Open Sudoku
Xinpleki sudoku jolas bat, euskeraz ere

F-Droid biltegi librean deskargatzeko egin klik hemen
Lexica izeneko jolasa deskargatu genuen aurrekoan eta gustatu zaigu. Pixka bat frustrantea da beti %30 inguruko marka lortzea, hitz asko baitaude gordeta letra-zopa aldrebes hauetan. Baina egia esan engantxatzen du.
Ez dakit erraza litzatekeen euskaratzea (hori bai litzatekeela ederra!!) ez baita menuak itzultzea bakarrik, jolasa bera hitzekin da. Ikusi dut katalana badagoela beta fasean!
Lexica (Word Game) - https://f-droid.org/packages/com.serwylo.lexica
Shattered Pixel Dungeon, euskaratuta gainera
Uf, kriston biziada izan nuen jolas horrekin. Bikaina da
Umientzako ( eta ez horren ume) Gcompris. Euskaraz eta Fdroien dago
2 urteko ilobak arrainen jolasa oso gustuko du.
Pixel Wheels
Kotxe-lasterketa jolasa, retro itxurarekin

F-Droid biltegi librean deskargatzeko egin klik hemen
Gustatu zait!
Telefono zaharreaan primeran zebilen (Xiaomi Note 4) , baina berrian gaizki ( Pocophone 3). Jokatzean irudia moteldu egiten zaio
Nahiko bazenu hemen eman dezakezu arazo horren berri: https://github.com/agateau/pixelwheels/issues
Lona izena duen jolasarekin gustura ibili naiz. Hau da nire marka momentuz!
Lona A snake-like HTML5 game F-droid daukat nik instalatuta mugikorrean, Playstore moduko bat baina aplikazio libreena. Nire “denda ekologikoa” 😄 Eskatuko balizu “iturburu ezezagunak” baimentzeko, onartu lasai 👍
Nere errekora 100 izan zan, ze zaila!!!