Gehitu, galdera berri bat zk. iruzkin sakatuz, geografiari buruzko galdera bat.
(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren adieraziko du).
Hobetsi Euskal Herriko geografia.
Adibidea:
Zein da Euskal Herriko udalen artean mendebaldeko muturrean dagoena?
Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.
Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.
Komunitateak eskainitako oparia.
Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)
Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).
EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.
Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.
Geografia (Urdina)
Ikuskizunak (Arrosa)
Historia (Horia)
Artea eta Literatura (Marroia)
Zientziak eta Natura (Berdea)
Aisialdia eta Kirola (Laranja)
Badago Araban, Gasteiztik km batzuk hegoaldera, urtegi handi bat… Arabako biztanleak ez ezik, Bizkaikoak ere hornitzen ditu urez. Izena?
Pirinioetako Hegoaldeko Ibilbidea Pirinioen hegoaldeko isuria zeharkatzen duen ibilbide luzea da. Higer lurmuturrean hasi (Hondarribian, Gipuzkoa) eta Creus lurmuturrean amaitzen da (Gironako probintzia, Kataluniako Autonomia Erkidegoa). Ibilbide hori ezagunagoa da bi letra larri eta bi zifrako zenbaki batekin. Zein da izen ezagunago hori?
Hauetatik zein dago ekuatoretik hurbilen? Lizarra, Murtxante, Lantziego, Oion, Miranda Ebro. (Ez Ekuadorretik, baizik eta ekuatoretik).
Hauetatik zein dago ekuatoretik hurbilen? Bermeo, Donostia, Donibane Garazi, Maule, Andorra la Vella. (Ez Ekuadorretik, baizik eta ekuatoretik).
Hauetatik zein dago Ipar Polotik hurbilen? Bermeo, Donostia, Donibane Garazi, Maule, Andorra la Vella.
Salburuko hezegunean amiamokoak ikus daitezke urte osoan zehar… Zein hiritik gertu?
Non dago Euskal Herriko erdigune geografikoa edo barizentroa kalkuluen arabera? Non dago Euskal Herriaren barizentroa? (Esan zein eskualdetan dagoen).
Zein lurralde historikotan, non dago Jeruntze?
Zein lurralde historikotan, non dago Eskiula?
Eugenia de Montijo enperatrizaren gaztelua zein udalerritan dago?
Zein da Euskal Herriko Natura-parkerik zabalena? (Km2 gehien duena).
Zein da Ibaizabal gainean, itsasgoraren maila gorenetik ia 42 metrora, dagoen zubiaren izena. (Benetan bi zubi dira, eta zubi bakoitzean norabide bakarreko lau bide daude, autoak, kamioiak, autobusak Ibaizabaleko alde batetik bestera igarotzeko).
Bizkaia zubia bi udalerri lotzen ditu: Portugalete eta… ?
Nongo hizkuntza (ofiziala) da suomiera?
Nafarroa Garaian, zein da altuen dagoen udalerria? (1039 metro).
Zein lurralde historikotan dago Urduña?
Saint-Pierre eta Mikelune izena duen eta bertoko armarrian, goi-goian, ezkerretara, ikurrina bat duen lurraldea… Non dago kokatuta?
Zein hiritan dago Judimendi?
Zein eskualdetan dago Banka udalerria?
Ze izena du Lekeitioko uharteak?
Non demontre dago Zarimutz? (Zein udaletan?)
Zein hiritan dago Errekaldeberri auzoa?
Zein herrialde historikotan dago Arbaila?
deleted by creator
removed by mod