Gehitu, galdera berri bat zk. iruzkin sakatuz, ikuskizunei buruzko galdera bat.
(zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).
Hobetsi Euskal Herriko ikuskizunak.
Adibidea:
Go!azen telesaileko protagonistak udaleku batean elkarrekin daude⦠Zein da udalekuaren izena?
Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.
Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.
Komunitateak eskainitako oparia.
Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)
Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).
EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.
Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.
Geografia (Urdina)
Ikuskizunak (Arrosa)
Historia (Horia)
Artea eta Literatura (Marroia)
Zientziak eta Natura (Berdea)
Aisialdia eta Kirola (Laranja)
Nori, zein abeslariri, deitzen diote āOrioko bardoaā?
Euskarazko folk musika taldea, Euskal Herriko mendebaldekoa, 1971n sortua eta, Euskal Herrian jardunean urte gehien, 44 urte, eman zuena izan ondoren, 2015eko azaroaren 22an desegin zen taldea. Gabriel Arestiren, BeƱat Etxepareren hitzekin abestiak osatzen zituzten. Entzuleak abesten jartzen zituzten āPub Ibiltariaā izeneko kontzertuetan eta zuzenekoak ere grabatzen zituzten⦠Taldearen izena?
Nora joaten ziren bikotekidea eskatzera erromes, eta non ibiltzen ziren harri bitxi baten inguruan bueltaka ezkongabeak bikotekide bila (harri bitxi hori meteoritoa delako ustea dago).
Neskazaharrak joaten dira
XXXXXra, XXXXXra,
Santuari eskatzera senar on bana,
senar on bana, komeni bada.
Ā·Ā·Ā·
Santuak esaten die,
burua(re)kin ez, burua(re)kin ez,
Zergaitik lehenago akordatu ez,
akordatu ez, orain batere ez".
1976an Euskal Herriko eta Australiako gizonezko kirolarien arteko lehia jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren, eta garbi geratu zen australiarrek erabiltzen zuten materiala hobea zela. Zein probatan nagusitu ziren australiarrak? (Geroztik euskaldunak beren materialak aldatu zituzten; australiarrek erakutsitako eredura igaro ziren).
Euskal Herriko herri batean, urtero, irailean, Artzain Txakurren Nazioarteko Txapelketa ospatzen da⦠Zein herritan ospatzen da?
Nork eraman zituen Bertsolari Txapelketa Nagusiko 2009ko eta 2017 txapelak?
Zein bertsolari izan zen ,1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, unerik gogoangarrieneko protagonista? (Hasieran ikus-entzule askoren txistuak, gero txalo zaparrada jaso zuen).
Nola deitzen da EITBk eskaintzen duen zerbitzua, dageoneko emititu diren saioak, nahi den unean, (berriro) ikusi ahal izateko?
Zer ospatzen da Euskal Herriko hainbat herritan, neguan, beti ere Aste Santua baino lehenago? (Antzinako tradizioari atxikitako ospakizunak dira (bereziki herri txikietan), nahiz eta gaur egun, EHko hiri eta herri gehienetan nola edo hala ospatu, antzinako tradizioekin lotura barik). [Laguntza: Santa Agata jaiari lotutako ospakizunak⦠ez].
Nongoak dira Alaitz eta Maider?
Leon Bilbao eta Maurizia Aldeiturriaga, zertan ibiltzen ziren elkarrekin?
Xalbador eta Mattin Treku, zertan ibiltzen ziren elkarrekin?
Uztapide eta Basarri, zertan ibiltzen ziren elkarrekin?
Lau urtean behin jokatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia; non jokatu zen azken finala?
Lau urtean behin jokatzen den Bertsolari Txapelketa Nagusian, nor izan zen azken txapelduna?