Arte eta Literatura

Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, Arte eta Literaturari buruzko galdera bat.

(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).

Hobetsi Euskal Herriko Arte eta Literatura.

Adibidea:

Zein da Bernardo Atxagak argitara eman zuen lehen nobelaren izenburua?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
1
edit-2
5M

Zeberion 1904an jaiotako pandero jotzailea eta abeslaria. Albokari baten ondoan eta soinujole baten ondoan abesten zuen plazaz plaza. Bere burua animatzeko oihukatzen zuen: Aupa ______ ! Izena?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Nor da Pantxoa Carrere abeslariaren bikotekide artistikoa?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Gipuzkoako zein basilika diseinatu zuen Carlo Fontanak? 1681. urtean Jesusen Lagundiak Carlo Fontanari eskatu zion arkitektura multzo handi bat diseinatzea: dorretxea, eliza eta lagundiaren egoitza… Garai hartan, Carlo Fontana Erromako arkitekto ospetsuena zen.

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Nork diseinatu zituen Arantzazuko basilikako kriptako margoak eta aldareko Kristo berpiztu gorria?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Nork diseinatu zuen Arantzazuko basilikako sarrerako Apostoluen Frisoa?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Nork diseinatu zituen Arantzazuko basilikako sarrerako ate nagusiak?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Nongoa zen Joanes Etxeberri, 1636. urtean Elizara erabiltzeko liburua; (“Eliçara erabilltceco liburua”) argitara eman zuena?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
18M

Iloba Bizenta Antonia edo, lagunartean Bixenta, osaba Joan Antonio… Biak idazleak. Deitura?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
1
edit-2
8M

Idazlea. Gipuzkoako herri txiki batean jaio, hirukien artean, eta amaren altzotik bereiz hazi zen Nafarroako herri txiki batean. Munduaren ikuspegi kristaua zuen belaunaldi bateko azken ordezkaritzat jo dute euskal literaturaren historiako ikerlari batzuek. Nor zen?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
110M

Nork idatzi zuen “Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde…” ?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
110M

Eta emakumeari sugeak esan zion, (1999, Erein); 2000. urtean Euskadi Literatura Saria eraman zuen… Egilea?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
110M

Musikaria eta idazle gasteiztarra. M-ak taldean ibilitakoa, eta, besteak beste liburu hauek argitara eman ditu: Gasteizko hondartzak, (1997, Susa); Euskal hiria sutan, (2006, Elkar); Fucking Artists, (2010, Elkar); Non dago Stalin?, (1991, Susa); Hezur gabeko hilak, (1999, Susa); Denboraren izerdia, (2003, Elkar); Blackout, (2004, Susa); Elektrika, (2004, Susa); Golgota, (2008, Elkar); Azken afaria, (2013, Susa); Anfetamiña, (1983, Susa); Likantropo, (1985, Susa)… Nor da?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
110M

Nork eman zituen argitara, besteak beste, honako bertso hauek? “Amorosen gaztigia”, “Ezkonduien koplak”, “Amoros sekretuki dena”, “Amorosen partizia”, “Amoros jelosia”, “Potaren galzdazia”, “Amorez errekerizia”, “Amorosen disputa”, “Ordu gaizareki horrat zakizat”, “Amore gogorraren despita”, “Kontrapas”, “Sautrela”.

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
110M

Linguae vasconum primitiae liburuko XVI. mendeko liburuko ale bakarra gorde da… Non dago gordeta ale bakar hori?

@GorkaAzk
cake
mod
creator
link
110M

Lehen euskal liburu inprimatua da, 1545. urtean argitaratua, non inprimatu zen?

Trivial - Gehitu galdera bat!
!trivial

    Trivial

    Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.

    Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.

    Komunitateak eskainitako oparia.

    Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)

    Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).

    spoiler

    EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.

    Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.

    Kategoriak:

    Geografia (Urdina)

    Ikuskizunak (Arrosa)

    Historia (Horia)

    Artea eta Literatura (Marroia)

    Zientziak eta Natura (Berdea)

    Aisialdia eta Kirola (Laranja)

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 1 user / 6 months
    • 4 subscribers
    • 6 Posts
    • 200 Comments
    • Modlog