Zientzia eta Natura

Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, Zientzia eta Naturari buruzko galdera bat.

(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).

Hobetsi Euskal Herriari lotutako zientzia eta natura kontuak.

Adibidea:

Non zegoen, zein udalerritan zegoen, Elhuyar anaiek beren aurkikuntza garrantzitsuenak egiteko erabili zuten laborategia?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1
edit-2
urte bat

____________-ko International Physics Center, nazioarteko fisikari bikainak elkarrekin ikertzeko eraiki zen zentroa non dago? (Zein udaletan?)

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Udazkeneko onddozuria, Euskal Herrian topa daitezkeen perretxikoetan, jateko gozoenetako bat da… Izena latinez?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Zein da kuleto faltsuaren izena latinez?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Zein espezietako ugaztunek jaten dituzte txibia erraldoiak, eta horiek harrapatzeko 500 metro baino sakonago murgiltzen dira itsasoko uretan? (Errekorra 3 km-ko sakoneraraino iristea omen).

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Zein da hortzdun animalien artean, ugaztun espezierik handiena?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Animalia. Espezie asko lurrean. Tamainak: espezie txikienak 0,75 mm eta hadienak 52 mm. Kalkulatu da badaudela mila bilioi (10 ber 15) baino gehiago eta hamar mila bilioi (10 ber 16) ale baino gutxiago. Zein animalia da?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Behin, zientzialariek neurtu zuten animalia bat lurrean korrika 115 km/h-ko abiadura lortu zuela. Zein animalia ote?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Zein da inoiz izan den animaliarik handiena? (Ugaztuna. Heldua bada, 32,9 metro luze eta 190 tona izatera irits daitekeena).

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Zerez elikatzen dira izurdeak jaioberritan?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1
edit-2
urte bat

Jaiotzen dira, handitzen dira, elikatzen dira, ugaltzen dira, hiltzen dira… Zer dira?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Noiz, zein mendetan, akabatu zuten Bizkaiko azken hartza Eskuagatxeko mendilerroan, Urkiola inguruan?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Umeei kontatzen zaie, txiki-txikiak zirenean, hegazti handi hankaluze batek mokoan, hegaz, ekarri zituela… Zein da hegazti horren izen arrunta? (Gure herrian gehien ikusten diren aleak, gehienbat zuriak dira, eta hegoetan luma beltzak dauzkate).

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Latinez buxus, gaztelaniaz boj, frantsesez buisEuskaraz? (Bere zura, egurrezko mahai-tresnak egiteko erabiltzen da).

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Eguzkian, gugandik hurbilen dagoen izar horretan, fusio nuklearra gertatzen ari da… Hidrogeno atomoak, bero eta presio handipean egonik, fusionatzen ari dira, eta beste elementu bateko atomoak sortzen ari dira. Zein elementutako atomoak ari dira sortzen eguzkiaren nukleoan?

@GorkaAzk
mod
creator
link
fedilink
1urte bat

Satandera edo ogigazta (Mustela nivalis) ugaztun haragijale txikia da. Ugaztun txiki horrek badu beste izen arrunt bat, agian goiko bi izen arrunt horiek baino ezagunagoa… Zein da izen arrunt hedatuago hori?

Trivial - Gehitu galdera bat!
!trivial

    Trivial

    Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.

    Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.

    Komunitateak eskainitako oparia.

    Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)

    Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).

    spoiler

    EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.

    Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.

    Kategoriak:

    Geografia (Urdina)

    Ikuskizunak (Arrosa)

    Historia (Horia)

    Artea eta Literatura (Marroia)

    Zientziak eta Natura (Berdea)

    Aisialdia eta Kirola (Laranja)

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 1 user / 6 months
    • 4 subscribers
    • 6 Posts
    • 200 Comments
    • Modlog