Gehitu galdera berri bat zk. iruzkin horretan sakatuz, aisia eta kirolari buruzko galdera bat.
(Zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren adieraziko du).
Hobetsi Euskal Herriari lotutako aisia eta kirol kontuak.
Adibidea:
Nongoa da hamalau zortzimilakoak lehen aldiz igo zituen emakumea?
Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.
Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.
Komunitateak eskainitako oparia.
Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)
Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).
EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.
Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.
Geografia (Urdina)
Ikuskizunak (Arrosa)
Historia (Horia)
Artea eta Literatura (Marroia)
Zientziak eta Natura (Berdea)
Aisialdia eta Kirola (Laranja)
Euskal Mendizale Federazioak, hiru hilabetean behin, argazki ederrez hornitutako aldizkari bat argitaratzea sustatzen du… Aldizkariaren izena?
Gipuzkoako zein herritan jokatu izan da urtero, irailean, 1955 geroztik, ardi-txakurren, artzain-txakurren nazioarteko txapelketa?
Badago herri kirol bat non lasterkariek lurrean utzitako artaburu batzuk edo egur zati txiki batzuk batu eta saski batean gorde behar dituzten. Zein izena du herri kirol horrek?
Nor da?
Euskarazko Wikipediaren arabera, jaio, Gernikan jaio zen, jendeak sopeloztarra dela esaten badu ere. Euskal txirrindulari profesional ohia da. Emakumezkoen txirrindularitzako zirkuitoetan nabarmendu zen lehen emakume euskalduna izan zen. Bi Italiako Giro eta hiru Frantziako Tour irabazi zituen. Bere garaiko munduko ziklistarik onena izatera iritsi zen nazioarteko rankingen arabera.
Nor da?
Nor da?
Jaio, Barrikan jaio zen, Bizkaian, 1994ko azaroaren 10ean, bizirik eta sasoian dabil. Euskal herritar golf-jokalaria da, 2016an profesional bilakatua.
2020an historia egin zuen. Munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi den lehen euskal golflaria izan da. Soilik 24 golf jokalarik lortu dute rankingaren lehen posturaino igotzea, eta hori lortu zuen bederatzigarren europarra izan zen.
Nor da?
Nor izan zen, 1980ko maiatzaren 14an, Everesteko gailurreraino iritsi zen lehen euskalduna, Pasang Temba xerpa lagun zuela?
1976ko abenduaren 5eko Euskal Derbia: Errealeko kapitaina eta Athletic Clubeko kapitaina eta atezaina, oraindik legez kanpo zegoen ikurrin bat atera zuten Atotxa futbol zelaira. Nola deitzen da garai hartako Errealeko kapitaina?
1976ko abenduaren 5eko Euskal Derbia: Errealeko kapitaina eta Athletic Clubeko kapitaina eta atezaina, oraindik legez kanpo zegoen ikurrin bat atera zuten Atotxa futbol zelaira. Nola deitzen da Athletic-eko atezain hori?
Zer dira honako hauek guzti hauek: aizkora proba, sega jokoa, harri jasotzea, sokatira, lasto altxatzea, lasto botatzea, lokotx biltzea, trontza, zaku eramatea, orga jokoa, ingude altxatzea, harri zulaketa…
Nor bilakatu zen munduko txapeldun, 2021ko otsailean, Snowboardcrosseko Munduko Txapelketa irabaziz?
Nork bizkarreratu zuen eskuineko besoaren laguntzarik gabe, esku bakar batekin, 267 kiloko harria?
Nork altxatu zuen 100 kg-ko harri zilindriko bat 1700 aldiz, 2003ko otsailaren 8an, Euskadiko Sei Orduetan?
Zenbat neba-arreba nagusiago ditu Alex Txikon mendizaleak?
Nongoa da, zein hiritan bizi da, Martín Fiz korrikalaria?
Hiru Haundiak (sic) izeneko mendi lasterketan, parte-hartzaileek, egun bakar batean, Euskal Herriko mendebaldeko hiru mendi garai igo behar dituzte… Zenbat kilometro egin behar dituzte egun horretan?