ZIRRIBORROAK ETA GERO proiektua ezagutu beharrekoa dela iruditzen zait. Dohainik fabula utopikoak (nahiko optimistak behintzat) sortu eta eskaintzen dituzte punta-puntako idazle eta ilustratzaileek. Audio eta guzti gainera! Webgunea badute, baina beharbada entzuteko modu errazena Telegram kanala da.
Euskal Herrian ez dago oso zabalduta (oraindik) audioliburuak entzutea, baina beste hizkuntza batzuetan oso ohikoa da eta gauza eder-ederrak daude! Komunitate honek balio dezake audio gomendagarriak partekatzeko, proiektu berriak sortzeko…
ZE EDERRA Karmele Jaioren audioa ere. Talegram kanalean deseroso egin zait (nire abilezia falta) audioak deskargatu eta ordenean entzutea, baina benetan gomendatzen dizuet.
Azken fabula ere asko gustatu zait!! Behar bada deigarriena etorkizuneko jende horren euskara berezia da. Ergatiboa desagertu zaiela uste dut. Teknologia bereziak, gizartean aldaketak, hezkuntza, migrazioak… Bi aldiz entzun beharrekoa!
Oraina inoiz ez zen hain etorkizun izan – Behingoz hezkuntza interesatu zitzaien
Patxi Zubizarretak Ramon Bajo eskola fabulatzen du.
Marrazkiak: Irati Eguren Arabako bilduma #5. 2021eko martxoa
Oraindik ez ditut entzun edo irakurri, baina badaukat gogoa!
Gehien gustatu zitzaizkidanak:
-Katixa Agirrerena
-Iban Zalduarena
(Ez ditut guztiak entzun)