Jolastuko gara elkarrekin?
6

Hurrengoa egin behar da:

  • Hartu euskaraz irakurri duzun azken liburua edo orain irakurtzen ari zaren liburua.
  • Ireki 57. orrialdean.
  • Iruzkindu bidalketa hau laugarren paragrafoko lehen esaldiarekin.

Ea asmatzen dugun zein den! (Egunean behin aplikazioan 10/10 egitea baino zailagoa izango da, baina tira… esperimentu gisa, edo).

@kronopioa
link
2β€’1Y

Rockanrola eta drogak nahasian zetozen zurrunbilo indartsu eta batzuetan deskontrolatuan.

@Unx
link
1β€’1Y

Ez nion esan maiz lana bukatu eta askoz beranduago itzultzen zela.

@motxan
link
1β€’1Y

Chalatenangoko mendietako kanpamentuak eta guda pelotoiak egitura militar hierarkikoetan antolatuta zeuden.

@June
link
1β€’1Y

Pakito Arriaran? Chalatenango horregatik bakarrik ezagutzen dut eta jeje

@Txopi
admin
link
1β€’1Y

Bilatzaileek arrakasta izateko zuten sekretua, goserik eta malnutriziotik babesten zituena, askotariko dieta zen.

@kronopioa
link
1β€’1Y

Polita ariketa! Tristan Tzara bainitzan sentitu naiz une batez… Berak baleki Montmartreko terrazak itxita daudela edo Voltaire Kabareteko lagunekin egun bideokonferentzia bidez elkartu beharko zela, auskalo zer asmatuko zuen.

@desertorea
mod
admin
creator
link
1β€’1Y

Ez zait bururatzen zein izan daitekeen, baina Cabaret Voltaire aipatzen bada, derrepente kriston kuriositatea sortzen dit! Esaguzu titulua mesedez XD

@kronopioa
link
3β€’
edit-2
1Y

Ez, ez. Planteatu den jolasari buruzko iruzkina zen, besterik gabe. Rollo dadaista bat zuelako berekin.

@Begiluze
link
1β€’1Y

Mutilak burua jaso du eta, maukarekin sudurreko mukiak garbitu eta gero, anaia zaharraren izena esan du, ia ahopeka:

@kronopioa
link
1β€’1Y

β€œBizia lo”. Jokin MuΓ±oz.

@Begiluze
link
1β€’1Y

πŸ‘ŒπŸ‘ŒπŸ‘Œ

@mikelgs
admin
link
1β€’1Y

Nire liburuan (nobela da, ez pentsa) esaldi hau suertatu da:

Gorpuen barnean jartzen ditu etxeko euliaren emeak arrautzak eta hamabi ordu baino lehen, bi mila euli berri jaiotzen dira.

@kronopioa
link
1β€’1Y

β€œEulien bazka”. Hasier Etxeberria.

@mikelgs
admin
link
1β€’1Y

Bail! πŸ˜„πŸ‘Œ

@aldatsa
admin
link
1β€’1Y

– Noiz egingo dugu otordu bat zuk, IΓ±akik eta hirurok?

@aldatsa
admin
link
1β€’1Y

Elegosetarrok erraz asmatuko duzue esaldi hau ze liburutakoa den ;)

@desertorea
mod
admin
creator
link
1β€’1Y

Emakumeek euren mundu sekretuan sartzen uzten ez badizute, nola sartu haien azalean?

@aldatsa
admin
link
1β€’1Y

Mastodon.eus-eko zure tut honetan oinarrituta Karmele Jaioren Aitaren etxea dela esango nuke. https://mastodon.eus/@desertorea/105312075074271558

@desertorea
mod
admin
creator
link
1β€’1Y

Bai jauna! Sentsazio gazi-gozoekin utzi nau, baina hala ere irakurtzea gomendatzen dizuet :)

Literatura euskaraz gozatu nahi dugun horientzako komunitate gozoa eta bizigarria :)

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 1 user / month
  • 7 users / 6 months
  • 26 subscribers
  • 17 Posts
  • 89 Comments
  • Modlog