Susa argitaletxearen webgunea begiratzeke neukan, aspalditik, eta gaur hasi naiz audioen atalarekin Nobela edo narrazio motzik ez omen dago, poemak bakarrik (oraingoz?). Baina aizu, egileak berak irakurrita sarritan! Poesia gutxi irakurtzen dela entzun izan dut, entzunaldi bat merezi du honek…

@mikelgs
mod
admin
creator
1
edit-2
4M

Emakume, gizon… hasi naiz egileen artean txandaka, poemak probatzen, eta gustatu zaizkidan batzuk jartzen ditut hemen:

Imagina ditzakeen sirenak (Itxaro Borda)

Basquiat (Harkaitz Cano)

Gaur arratsaldean (Andolin Eguzkitza) Euskalkiak nahasten jolasten du?

ATSO (Idurre Eskisabel) Gehien gustatu zaidana.

Aitorpena (Xabier Montoya)

Batzuetan (Edu Zelaieta)

Jakina, gutxi batzuk bakarrik entzun ditut oraingoz. Banoa gehiagoren bila… Susa audioak

@Txopi
admin
24M

Baliabide txit interesgarria, ez nekien halakorik zenik ere!

Idurre Eskisabel Larrañagaren “Atso” hemen dago entzungai: http://www.susa-literatura.eus/liburuak/poes7540

@mikelgs
mod
admin
creator
14M

Konpondu dut aurreko mezuko esteka, eskerrik asko!!

Euskal Herrian ez dago oso zabalduta (oraindik) audioliburuak entzutea, baina beste hizkuntza batzuetan oso ohikoa da eta gauza eder-ederrak daude! Komunitate honek balio dezake audio gomendagarriak partekatzeko, proiektu berriak sortzeko…

  • 0 users online
  • 2 users / day
  • 2 users / week
  • 2 users / month
  • 5 users / 6 months
  • 13 subscribers
  • 16 Posts
  • 24 Comments
  • Modlog