Testuingurua:
- 35 m2ko apartamentu bat domotizatzen hasi nahiko nuke.
- Ez naiz jabea, baina badut obra txikiren bat egiteko baimena.
- Ez dut dirutza gastatu nahi.
- Gailuak Home Assistant bidez eta zuzenean erabili nahi ditut, baina ez hirugarrenen hodeia erabiliz.
Aholkurik?
Gurasoen etxean Home Assistant eta Zigbee ditut sentsore eta argi batzuk kontrolatzeko, baina ez dakit Zigbeek etorkizuna duen edo egun beste zerbait erabiltzen den.
Aldatu nahi dudan lehen gauza termostatoa da, eta argiak ere aldatuko nituzke. Ez daukat pertsianarik, agian estoreak jarriko ditut.
Zuek zer automatizatu duzue? Protokoloren bat nahiago duzue? Marka fidagarriren bat gomendatzen duzue?
Kaixo!
Etxebizitza bat domotizatzeko aukerarik egokiena Home Assistant da eta gurasoen etxean hori baduzu, jada Home Assistant konfiguratzen eta sentsoreak gehitzen esperientzia izango duzu. Sofware librea denez, gailu eta protokolo gehientsuenak integratzeko plugin eta aplikazioak dauzka eta merkatuko sentsore gehienak erabili daitezke.
Konexio mailan, ohikoenak WiFi eta Zigbee dira eta horiek erabili nahi badituzu, nahikoa da USB bidezko dongle edo gailuak jartzea horiek darabilten sentsoreak kudeatu ahal izateko.
Horietaz gain, badaude moduak Home Assistantekin Google, Amazon, Apple eta beste batzuren artean sortutako Thread gailuak konektatzeko.
Komunikazio protokoloei dagokienez, gehienak onartzen ditu Home Assitantek: MQTT, Matter, etab.
Nik normalean erabiltzen ditudan sentsore eta eragileak Sonoff eta Shelly dira eta oso gustora nago
Ni ere antzeko egoeran nago, baina ez dut ia esperientziarik domotizazioan (tapo-renentxufe pare bat ditut soilik).
Badakizue gailuak orokorrean Home Assistant-ekin bateragarriak diren, edo erosi aurretik ondo aztertu beharreko zerbait da?



