@izaro
22M

hementxe Lemmur probatzen ari den beste bat! ea horrela lemmyri aukera gehiago ematen dizkiodan!!

Miren
32M

Ze ondo! Ni ere Lemmurretik probatzen. Uste dut mugikorretik gehiago erabiliko dudala 👌🏼

okerreko
22M

ah ba jarri dut. Ea horrela kasu gehiago egiten diodan…

@Porru
admin
22M

Badakizue nola kendu daiteken Lemmy.ml aplikaziotik? Ez ditut bertako edukiak ikusi nahi

@mikelgs
admin
2
edit-2
2M

Nahi nuke nik ere, edo behintzat lemmy.eus lokala jarri hasierako pantaila gisa. Bestela sartzen naizen bakoitzean aukeratu behar dut.

Egia esan, nabigatzaileko lasterbidearen ikonoa jartzea mugikorreko mahaigainean erosoago zait oraingoz.

Iruzkin bat bidali ondoren akats ortografikoren bat zuzentzeko ere, lemmur erabiliz ezin dela uste dut. Beraz, instalatuta dudan arren, nabigatzailetik nahiago oraingoz.

@Txopi
mod
admin
22M

Euskaraz idazteko nabigatzailearen zuzentzailea baino hobea den zerbait dago, niri behintzat hala iruditzen zait (onena biak batera izatea da). AnysoftKeyboard teklatuaz ari naiz: https://librezale.eus/2017/02/20/anysoft-keyboard-euskaraz-kalean/

Software librea da, euskaraz guztiz erabilgarri dago, idaztean egiten ditugun akats asko automatikoki zuzentzen ditu, hitzak amaitzen laguntzen dizu, pila bat hizkuntza ditu, hizkuntza atoan alda dezakezu, datraolat hizkia integratuta dakar… Telefonoan beti darabilt eta ordenagailuan bere ezaugarri batzuk faltan botatzen hasi naiz azkenaldian 😆

aitor
22M

lemurretik ere!! hasieran eztakit zeatikan etzidan lemmy.eus onartzen bainan ordu batzuk geroago bai… bikain aplikazioa!!

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 4 users / month
  • 16 users / 6 months
  • 28 subscribers
  • 21 Posts
  • 46 Comments
  • Modlog