image

Bideo konferentziak egiteko tresna horri buruzko zalantzak.

@mikelgs
admin
creator
1edit-28d
  • Elkarrizketa hauek Software Libre Zalantzak txatean gertatu dira. Bertan parte hartzeko Matrix gela bilatu (#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus) edo Telegram gelara batu. Eta hementxe idazteko, Lemmy erabiltzen lehen aldia baduzu, Eman izena eta mezu honi erantzun.

BBBrekin bideo-deia grabatzeko zalantzak:

  • “Egun on, Big Blue Buttonekin bilera frogak egiten ari gara zoom ordezkatzeko asmoz, daukagun “arazo” bakarra grabaketen kontua da. BBB-ek badirudi zerbitzarian soinu eta bideo iturri guztiak grabatzen omen ditu eta imaginatuko duzue zelako lan karga zerbitzariarentzat. Norbaitek daki bezeroan egin daitezkeen grabaketak?”

  • “Nik BBB ezagutu ez dut egiten, baina bezeroan grabatzea ez du zaila ematen. OBSk ondo eta erraz.”

  • “OBS-rekin perfekto bai, hori argi zegoen, baina ez da bilatzen dudana, tamalez klick batekin egitera ohituta daude, eta “bbb-ekin ezin da egin, OBS erabili” erantzunak zuzenan bbb ez duela balio eta zoomekin segitzea eragingo du.”

… "Grabaketak zerbitzarian egiten dira, eta sistemak grabaketaren link bat ematen dizu.

Grabaketak ez dute asko okupatzen, oso optimizatuta dago. Guk ere hasieran beldur hori genuen.

Oraintxe begiratu det, eta gure zerbitzarian 133 saio dauzkagu grabatuta, guztien artean 14GB okupatzen dute.

Bestalde, dena ez dago grabatu beharrik, eta grabatzen dena ez dago betirako gorde beharrik. Heziketa kontua da, baina jada behar ez diren grabazioak ezabatzen joaten badira, ez da arazo bihurtzen.

Beste kontu bat da grabazio bat mp4 formatura bihurtu nahi dezunean, ez dela botoi bat klikatuz lortzen dezun zerbait. Bi aukera:

  1. Linkaren bidez duzun grabazioa martxan jarri eta OBS bidez mp4 bat sortu

  2. BBB grabazioak mp4 bihurtzeko dauden beste proiektu batzuekin saiatu Adibidez:

https://github.com/createwebinar/bbb-download ,

https://github.com/tilmanmoser/bbb-video-download .

https://github.com/DOWNLOADER-S/bbb-downloader"

Software Libre Zalantzak
!sl_zalantzak

    Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.


    Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):

    • 0 users online
    • 3 users / day
    • 9 users / week
    • 11 users / month
    • 16 users / 6 months
    • 34 subscribers
    • 13 Posts
    • 37 Comments
    • Programming/Software
    • Modlog