Kaixo! Oraingoan galdera erraz batekin natorkizue… zer joko gomendatuko zenukete rolean hasteko?
Hasieran pentsatuz, haurrekin jolasteko ikuspuntua edo/eta helduagoen ikuspuntua kontuan hartzea interesgarria izan daiteke.
Honatx nire gomendioak, ea besteon erantzunekin zerrenda polit bat sortzen dugun hasiberriak animatzeko!
-
Haurrekin jolasteko: gaztelerazko “Cuentos extraordinarios”. Sistema oso sinplea erabiliz istorioak haurrekin aurrera eramateko nahikoa. 4-5 mundu posible eskaintzen ditu, eta marrazkiak erakargarriak dira.
-
Helduekin jolasteko: “Adur” aukeratuko nuke. Euskaraz eskuragarri, sistema sinplea eta euskal mitologian oinarriturik, zer nahi duzue gehiago? Ah bai, pertsonaia predefinituak eta abenturak ere eskaintzen ditu!
Bota zure gomendioak!


Ondo etorri zait abisua Adur jokoa umeentzat ez dela hain egokia (lehen hezkuntzako irakaslea naiz eta tentazioa izan nezakeen).
Ez naiz ia inoiz ibili rol jokoetan. Iruditzen zait zerrenda erabilgarria litzatekeela gidatzeko errazak diren jokoena, horrela familia oso batean (ia) inork ez badaki horrelakoetan jokatzen, hasi daitezke.
Besterik gabe, ez naiz mundu honetan (edo hauetan jeje) ibiltzen baina gustatzen zait horrelako mezuak irakurtzea.
Iepa! Adur jokoa umeentzat gomendagarria dela esango nuke, lehen aipatu dena agian “Aintzinako Eskola”-ri buruz zen. Irakasle izanda, oso gomendagarria eta gainera badaude esperientzia oso positiboak arlo hortan.
Egia da hasiera batean “zail” ikusten dela, nola gidatu?, zer da hau? Baina uste baino sinpleagoa da. Nik gomendatuko nizuke partidatxo batera urbiltzea eta bertatik ezagutzea, beldur horiek kendu eta jokatzen hasteko! :D Eskerrik asko komentatzearren @mikelgs@lemmy.eus !