Kaixo! Oraingoan galdera erraz batekin natorkizue… zer joko gomendatuko zenukete rolean hasteko?
Hasieran pentsatuz, haurrekin jolasteko ikuspuntua edo/eta helduagoen ikuspuntua kontuan hartzea interesgarria izan daiteke.
Honatx nire gomendioak, ea besteon erantzunekin zerrenda polit bat sortzen dugun hasiberriak animatzeko!
-
Haurrekin jolasteko: gaztelerazko “Cuentos extraordinarios”. Sistema oso sinplea erabiliz istorioak haurrekin aurrera eramateko nahikoa. 4-5 mundu posible eskaintzen ditu, eta marrazkiak erakargarriak dira.
-
Helduekin jolasteko: “Adur” aukeratuko nuke. Euskaraz eskuragarri, sistema sinplea eta euskal mitologian oinarriturik, zer nahi duzue gehiago? Ah bai, pertsonaia predefinituak eta abenturak ere eskaintzen ditu!
Bota zure gomendioak!
Telegram taldean beste aukera hauek ere nabarmendu dira:
- Vieja Escuela, (Aintzinako eskola)zalantza barik. Erderaz eta euskeraz daukazu. Oso erraza, arauak lehenengo partida ez ostopatzeko. Josebak idatzia.
- Dungeon world (pbta) erabiltzen nuen d20ko fantasiara sarrera emateko, baina idazleetako bat erasotzaile bat dela ikasi ondoren aparkatu nuen. Ibanek idatzia.
- Fate accelerated erabili izan dut eta hori momentuan montatzen da, egia esan. Basikoa hartu eta tira aurrera. Ibaneki idatzia.
- Nik hasiberrientzat askotan DnD zuzendu dut (azkenean material pila dagoelako eta horrek sarrera errazten du). Beste joko txiki oso dibertigarria, rola “ez frikiei” erakusteko, Rudesindusen dorrea da. Pipobinek idatzia.
Enekok eta Damianek, aldiz, DungeonWorld eta Aintzinako eskola maizter hasi berrientzat zailtxo ikusten dute.
Agian aukera dago ere, gidatzeko “errazak” diren jokoak aipatzea, hau da rolean lehenengo aldiz gidatzeko interesgarriak izan daitezkeen jokoak.
Ondo etorri zait abisua Adur jokoa umeentzat ez dela hain egokia (lehen hezkuntzako irakaslea naiz eta tentazioa izan nezakeen).
Ez naiz ia inoiz ibili rol jokoetan. Iruditzen zait zerrenda erabilgarria litzatekeela gidatzeko errazak diren jokoena, horrela familia oso batean (ia) inork ez badaki horrelakoetan jokatzen, hasi daitezke.
Besterik gabe, ez naiz mundu honetan (edo hauetan jeje) ibiltzen baina gustatzen zait horrelako mezuak irakurtzea.
Iepa! Adur jokoa umeentzat gomendagarria dela esango nuke, lehen aipatu dena agian “Aintzinako Eskola”-ri buruz zen. Irakasle izanda, oso gomendagarria eta gainera badaude esperientzia oso positiboak arlo hortan.
Egia da hasiera batean “zail” ikusten dela, nola gidatu?, zer da hau? Baina uste baino sinpleagoa da. Nik gomendatuko nizuke partidatxo batera urbiltzea eta bertatik ezagutzea, beldur horiek kendu eta jokatzen hasteko! :D Eskerrik asko komentatzearren @mikelgs@lemmy.eus !
Ba nire iritzia da edozein rol joko ona dela hastapenerako! Nire ustez, mekanika bera baino, jokoaren giroa eta tokia dira garrantzitsuagoak. Jokalariak pozik badaude, berehala sartuko dira rol jokoan. Arauak konplexuak direla? Aurkituko dute modu bat aurrera egiteko. Gaizki jokatu dutelaren sentsazioa izango dutela? Ikasiko dituzte arauak hurrengorako (edo ikasiko dute arauak kontutan ez hartzen). Baina ondo pasako dute ziur.
Gure rol taldearen hastapenak gogoratzen baditut, “Rolemaster” eta “Eraztunen Jauna” jolasekin… 12 urterekin dena gaizki egiten genuen, baina partidak egiten genituen, gutxi gora behera arauak jarraituz (eta inbentatuz). Baina garrantzitsuena roleoa zen, istorioaren narratiba, zirrara, epikotasuna, sorpresak…
Haur gazteekin jolasteko (12 urte baino gutxiago) agian arau errazak dituzten jolasak ondo etor daitezke, baina esango nuke 12 urtetik aurrera gazteak prest daudela sistema konplexuak ulertzeko (eta ulertzen ez badituzte, haien hack propioa sortuko dute).


