Azkenaldian pare batetan edo zerrendak gehitu ditut hemen egindako bidalketatan, eta tipografia ezberdinarekin agertzen dira paragrafo normalak (serif tipografiarekin) eta zerrendak (sans serif tipografiarekin). Hemen adibide bat:

Ez dakit akatsa denik, baina iruditzen zait bestela atzematen den irizpidea nolabait apurtu egiten duela honek. Hain zuzen, esango nuke orokorrean interfazeak sans-serif erabiltzen duela, eta bidalketa/iruzkinetako testuek (hau da, edukiak berak), serif tipografia.

Posible al da aldatzea? Ba al dago horrelako ekarpenak zuzenean kodean egiteko modurik (errepositorio publikoren bat edo)?

@Porru
mod
admin
link
19M

Bai, kodea hemen dao, https://github.com/LemmyNet/lemmy-ui, ta bertan eman daiteke akatsen berri edo eskaerak in.

Seuraski hoi zuk erabiltzezun itxura txurian kontua da. Beltzean ez da hala gertatzen.

Aipatutako GitHubeko biltegian eman zenezake akats honen berri, hemen azaldutakoa inglesez azalduz ta ze itxura (litera) erabiltzezun ta ze Lemmy bertsio (0.9.9)

Miren
creator
link
19M

👍🏼 eskerrik asko. Hala egingo dut.

Lemmy.eus laguntza
!lemmyeus_laguntza

    Hemen Lemmy.eus webgunearekin (edo Lemmy softwarearekin) zerikusia duten galderak eta proposamenak egin ditzakezu. Baita non galdetu ez dakizkizunak ere.

    Zure zalantza argitaratu aurrekin, eskertuko genizuke ohiko galderei begirada bat botatzea eta komunitate honetan dagoeneko hitz egin direnei. Eskerrik asko eta ongi etorri! :slightly smiling face:

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 1 user / 6 months
    • 18 subscribers
    • 8 Posts
    • 19 Comments
    • Modlog