image
3
image

Youtuberen alternatiba den Peertube instantziei, eginbideeiā€¦ buruzko zalantzak.

@mikelgs
admin
creator
1ā€¢8d

Elkarrizketa hauek Software Libre Zalantzak txatean gertatu dira. Bertan parte hartzeko Matrix gela bilatu (#SoftwareLibreZalantzak:librezale.eus) edo Telegram gelara batu. Eta hementxe idazteko, Lemmy erabiltzen lehen aldia baduzu, Eman izena eta mezu honi erantzun.

  • Norbaitek euskaraz eta eduki libreak egiten baditu, jakin dezala peertube instantzi Berri bat dagoela. https://fediverse.tv

  • peertube-ri lotutaā€¦ zuzenekotan oaindikan ā€œchat integraturikā€ ez du, plugin bidez ahal da antza bainan, chat zerbitzu bat gela irekiekin (zuzenean izena jarrita, kontuikan gabe, sartzeko) ideia ona izango litzatekela uste deu zuzenekoa komentatzeko ikusle ta zuzenekoa iten ai dan artenā€¦ baten bat norbaitek ezautze al du?

  • Honelako zerbait diozu? https://kiwiirc.com/

  • luu zuk live.autistici.org zuzeneko emisio bati txat bat gehitu zenion, ezta?

  • Fediverse.tv ustet XMPP daukatela ta honen bidez zuzeneko emanaldietan, ā€œlive chatā€ baliabidea ere martxan daukate. Ez da peertube soil bat, zenbait gauz gehiago sartu dituzte.

(ā€¦)

  • aupa! peertuben zuzenekoak iteko asmoa dakat, Mixxx programakin zuzenean nahastutako musika saioak, hortako OBS, duela denboa bat aipatu izan zana hemendikan ustet, eabiltzea pentsatuet, peertubera zuzenekoa in dezake, ezta?

  • Nik ez dut Peertuben zuzeneko emisiorik egin baina ez daukat inolako zalantzarik OBSrekin egin daitekeela. OBS erabiliena da horrelako kontuetarako!

  • Ez dut peertuben inoiz egin, baina emititzeko URLa eta klabea OBSn sartuta seguraski funtzionatuko duela

  • Inoiz leitu dut Peertubek ez diola eusten zuzeneko emisioari zerbaitegatik. Eta, jakin barik, sinestu dut. Instantziaren ezaugarrien araberakoa litzateke arazo hori?

  • Arazoik gabe in daiteke OBSkin ta oso errex. Instantziak zuzenekoak onartzeko konfiguratua eon behar du. Irakurri hemen: https://docs.joinpeertube.org/use-create-upload-video?id=live-examples

  • Eozerrekin zalantzaik eukiz gero galdetu. Jitsi bidez ere in daitekela irakurri nun, baƱo probatu ez. Edozein jitsi instantzia, ulertzet. BaƱo OBSna aukera hobea da

  • bai, OBS datorkit hobekien nahi dudana iteko, galdera bat @Porrumentziotarra anartisten peertuben in nahi ditut zuzenekok, jada in diate kontua, bainan RTMP URLa ez dakit zein dan

  • Begira, jarraitu pausu hauek:

  1. Sakatu ā€œArgitaratuā€, goian eskubitan
  2. Jun ā€œZuzenekoaā€ atalera ta aukeatu kanala ta abar
  3. Bertan, ustet bigarren fitxan, eukikozu URL hoi ta azpian kodea.
  4. Kodea kopiatu ta OBS>Ezarpenak>Transmisioa atalean itsatsi.
  5. Hasi zuzenekoa Peertuben
  6. Hasi transmisioa OBSn

(ā€¦)

  • Gabon, inguruko Peertube instantziarik ezagutzen duzue? Libre.video eta Open.tube probatu ditut, baina hauetan ā€˜Sensitive videosā€™ politikak ez dakit oso ongi funtzionatzen duen, X bideo asko topatu ditut tartean. Gomendioren bat?

  • hemen bila ditzakezu, ā€œsensitive videosā€ politika jarraitzen dun ala ez jarri dezakezu iragazi bezela: https://joinpeertube.org/instances

  • Baina ā€œhideā€ jarri arren tartean X bideoak agertzen dira, agian igotzen dituztenek ez dituzte Sensitive bezala etiketatuko? Moderatzaileak oso zorrotz ez baldin badabiltzaā€¦ Horregatik galdetzen nuen ea ezagutzen duzuen hemen inguruko instantziaren bat edo konfidantzazkoa denik. Eskerrikasko dena den

  • video.anartist.org gain, ez egia esan

  • Hau ezagutu dut orain dela gutxi https://fediverse.tv/ espainiarrak direla uste dut. Izena eman nuenean emailen bat trukatu nuen administratzaile batekin, gertutasun handia sumatu nuen. Momentuz ez dut erabili egia esan.

Software Libre Zalantzak
!sl_zalantzak

    Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.


    Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):

    • 0 users online
    • 2 users / day
    • 2 users / week
    • 5 users / month
    • 17 users / 6 months
    • 34 subscribers
    • 26 Posts
    • 59 Comments
    • Modlog