Buruntzaldeko hitanoan ājoanā esanahiakin ānien/kā aditza erabiltze da ta ezagutu nunetik harritu in nindun bere jatorriak, ez dalako ājoanā aditzan erroa. Norbaitek ba al daki ze aditz dan, jatorriz ze esanahi zekan ta nundik datorren?
Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.
Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.
Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, ābadirudiā¦ā āimaginatzen hau datorrelaā¦ā bezalakoak erabili.
Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!
PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.
Nik ez dakit zein den bere jatorria. Zuk bai? Bada esaguzu txo!
Nire ezjakintasunetik asmatu behar izango banu, pentsatuko nuke agian ānihoan/kā-en laburdura izan litekeela.
Nik ez dakit eztare!!
Kontua da ānijoan/kā ere erabiltze dala
Gerta daiteke hango eta hemengo eraginak nahastea⦠Beterrin āhemen ne(g)on/kā erabiltzen den toki batzuetan āhemen nitxen/kā ere entzuten da. Nolanahi ere ānien/kā hori JOAN aditzarena dela erranen nuke nik neuk ere. Toki batzuetan ājoanā ordez ājuEnā erraten dute, baita gipuzkoan ere. Agian hortik doa kontuaā¦
Begira PDF honetan zer aurkitu dudan: āNOR-en ahalezko oraina eta JOAN, IBILI eta EGON aditzen alokutiboak (Nafarroan)ā
19. orrialdean JOAN aditzaren aldaerak zerrendatzen ditu. Nioan/k-etik nien/k-erako aldaketa azaltzeko ez naiz gauza, baina Nafarroako aldaerak ikusita, nioan/k-etik datorren beste bat gehiago dela dirudi, ezta? Hernani/EreƱozurekin mugakidea den Aranon oso antzekoa den nian/k da adibidez.
Tokakoak bakarrik daude zerrendan. Ematen duten azalpena: āEmakumezko adizkiak ez ditugu jartzen zeren berauek lortzeko aski bait da Ā«kĀ»ren ordez Ā«enĀ» jartzea; aldaerak sortzen direnean jartzen ditugu soilkiā.
Bikaina Aldatsa, milesker! Itxura osoa du