Inprimaki honetan akats bat dago, baina zein ote da? Email ordez Gmail dakarrela ala Tel ordez WhatsApp (edo Guatxap) jarri beharko lukeela? 🤦
Euskarazko meme barregarrien eta dibertigarrien komunitatea. Fotomuntaketak,(h)umoredun irudiak, erdaratik gaizki itzulitako kartelak (#euzkaras), albiste sinesgaitzak…
Tresna honek meme berriak sortzen lagun zaitzake: https://memeka.eus/
Euskal umoregile eta komikigileen irudiak baimenik gabe bertora ekartzea ez da onartuko; estekatzea libre da!
Ta zati bat falta da? Nik amaren falta hartu dot
Ezkerrean egongo da
Bai, ezkerrean dago baina alde hori dagoeneko bete genuen eta ez nion argazkirik atera. Alde horretan ere Gmail eskatzen du.
Ba, bakixu, edo aitak edo amak eukiko dau gmail kontu hori.
Txarrawa tinderko erabiltzaili edo eskatuko balebe.
Bo…
Zergatik dago hain beste espazio telefonoa idazteko eta hain gutxi izenerako eta hain hain beste abezenerako?
Argi dago taula hori egin zuenak ez zuela erabili zuen bulegotika tresna menperatzen. Baina niri min gehien egiten didana email ordez Gmail jarri izana da.
Emaila duela urte asko asmatu eta zabaldutakoa da, Google Mail sortu baino askoooz lehenago (Google enpresa baino lehenago ere bai). Hala ere, enpresa arrotz horrek teknologia hori bereganatu egin du, berak asmatu izan balu bezala, berea balitz bezala, izena aldatzeraino. Jendeak, inolako ezagutza eta irizpide barik, apropiazio hori egiten uztea/laguntzea ez dut gustuko eta arrisku berriak sortzen ditu. Gogoan dut adibidez Googlek non eta Interneteko esteketan (hiperlink) aldaketak sartzen saiatu zenean…
Estekenaz ez naiz gogoratzen. Zer gertatu zen?