Android-pakete izenen egitura

Androiderako .apk aplikazioek izen bat izan ohi dute, org.elhuyar.hiztegia20 adibidez.

Webguneetan oinarritutako izendatzea da, abizena.izena.paketea izanda.

Nere zalantza

Androiderako aplikazioak sortzean izen bat jarri behar zaio. Horretarako webgune hoi existitu behar da, domeinua euki behar dezu, edo guztiz asmatu daiteke?

Ahalko nun aplikazioak.porru.sonometer deitu?

Egoitz @aldakur
mod
link
31Y

Web gunea ez du zertan existitu beharrik. Besterik gabe aplikazioa identifikatuko duen helbidea da. Helbide hau Google Play Storean bakarra izango da eta ezingo duzu inoiz aldatu. Androiden aplikazioa bat instalatzen dugunean, sistemak aplikazioa helbide horrengatik identifikatzen du. Adibidez, nik garatutako aplikazio baten paketeari net.aldakur.bizitokitik izena jarri nion eta ondorioz Google Play dendan https://play.google.com/store/apps/details?id=net.aldakur.bizitokitik helbidea dauka.

Beraz, esan bezala domeinua ez du zertan existitu beharrik, baina noski URL hori existituko balitz ziurtatzen duzu libre egongo dela. Normalean ez duelako inork existitzen den URL bat erabiliko bere proiekturako. Baina, aplikazioa.porru.sonometer seguru libre dagoela xD.

@Porru
admin
creator
link
21Y

Eskerrikasko! Paketeen izena direktoriotan antolatzeko dala jakin detenetik ulertu det nola dabilen hau. Oain programatzen ikastea! XD

@Txopi
admin
link
21Y

Honen arabera, domeinu baten faltan, badira beraien eposta helbidea erabiltzen dutenak pakete egitura bakarra lortzeko: https://stackoverflow.com/questions/12535798/whats-the-convention-for-java-package-names-without-a-domain-association#12535841

@Txopi
admin
link
21Y

Egoitzen azalpena osatzeko edo nire iruzkina.

Hori Java lengoaiaren ezaugarri bat da. Aplikazioak, liburutegiak eta abar oso handiak izan daitezke eta paketetan/direktorioetan egituratzen dira. Konplexutasunak hazi ahala, izen berdina duten klaseak agertzen hasten dira (Decode, Translate, Send…). Kodean zein klaseri buruz zehazki ari zaren argitzeko, bere pakete/direktorio zehatza adierazi behar duzu.

Arazoa da garatzaile desberdinek aplikazioetan pakete/karpeta berdinak sortzen dituztela eta beste norbaitek edo zuk zeuk garatutako aplikazio edo liburutegi bat erabili nahi duzunean talkak sortzen dira. Beraz, programatzaileak idazten duten oro aurretik garatu dutenarekiko desberremoved ahal izango duten pakete/karpeta egitura bat erabiliz egiten dute. Ez hori bakarrik, beste garatzaile batzuek garatutakoarekin talkarik izango ez duela ere ziurtatzen dira, inork inoiz inolako talkarik izango ez duela ziurtatzeko.

@Porru
admin
creator
link
01Y

Milesker! Ondo datorkit hau jakitea :)

Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.

Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.

Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/

  • 0 user online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 7 user / month
  • 19 user / 6 month
  • 33 subscriber
  • 51 Post
  • 108 Comment
  • Modlog