Maitaniztasuna (polimaitasuna)

Bazterretan entzuten denari jaramon eginda, polimaitasun harremanak gero eta normalduagoak daude. Nekez animatzen gara, ordea, esperientzia konkretuez hitz egitera, eta nik behintzat faltan botatzen dut. Ez naiz “kurrikulumaz” ari, noski (gerra-hegazkin pilotuek eraitsitako abioi bakoitzeko egiten duten koskak nola), baizik eta zerbait sakonagoaz: harremanok kudeatzeko moduaz, era eraikigarrian eramateaz, agertzen diren arazoei heldutasunez aurre egiteaz… Izan ere, arlo honetan -ezinbestean- eskema guztiak gainditzen dituen errealitate ezin anitzagoa dago, eta ezin gara teoria edo jokabide-eredu bakarraz aritu. Artikulu pare honetan gaiaren zioari oso ongi heltzen zaiola uste dut.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2640/polimaitasuna

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2642/polimaitasuna

Izan al duzue horrelako esperientziarik? Hura komentatzeko gogorik?

@Porru
admin
13M

Milesker gai ta komunitate hau argitara ekartzeagatik!

Hasteko, polimaitasuna ordez maitaniztasuna erabili genezake (edo ez)!


Nik gai hau asko ikutu det nere buruan ta gutxixeago esperientzian, baño baitare. Maitaniztasuna modu anitzetan ulertua izan daiteke:

  • Monogamiatik at dagon oro
  • Monogamia aldarrikatu bitartean eukitze dian maitasun-praktikak
  • Bestelako harreman hierarkizatuak, edo etiketaz ezberremovedak (bikote, maitale, lige…)
  • Harremanarkismoa¹, edo harremanen arteko sailkapenak saihestea (eta praktikan jartzea)

Ni azken boladan hirugarren kasuan kokatze naiz eta esan behar holako harremanak mantentzeko, partekatuak, norbere buruarekin gustora egotea oso lagungarria dala (ez bada ezinbestekoa). Harremanetan, oso maiz, gure ahultasun ta hutsune propioak betetzen saiatzen gea eta hau ulertu ta barneratzea kosta ite zaigun zeoze da.

Beraz, nere lehenengo aholkua, ta ne ustez garrantzitsuna, hauxe da:
Zure buruarekin gustora egon, zure kabuz soilik. Hau lortu ezkero, beste guztia aaaaaskoz ere errexago bihurtzen da.


¹ Wikipedian azalduta, gazteleraz | Wikipedian azalduta, frantsesez

@Unx
mod
creator
13M

ezberremovedak Arraioa! Maitaniztasunarena ulertzen dut, baina zer arraio da hori? :-) Azaltzerik bai?

@Porru
admin
13M

Zer azaldu??

@Unx
mod
creator
13M

Bestelako harreman hierarkizatuak, edo etiketaz ezberremovedak (bikote, maitale, lige…)

Esaldi horretako “ezberremovedak” hitza! :-)

@Porru
admin
13M

ezberremovedak

Ostia, “ezberremovedak”!!!

@Unx
mod
creator
1
edit-2
3M

Aibadios! Beste hari batean @aldatsa@lemmy.eus ekin ere gertatu zaio! Badirudi lemmyri " e z b e r d i n " hitza ez zaiola gustatzen, eta “remobitu” egiten dizula.

@aldatsa
admin
33M

Uste dut badakidala zer gertatzen den.

Euskarazko “ezberd i n d u” hitzean eta antzerakoetan ez dugu asmo horrekin erabiltzen, baina dirudienez “d i n d u” (zuriuneekin jarri dut ez dezan removed-ekin ordezkatu) pertsona beltzak izendatzeko batzuk erabiltzen duten ingelesezko hitz iraingarri bat da. https://en.wiktionary.org/wiki/removed

Lemmy-k ingelesezko hitz iraingarriak automatikoki ordezkatzen ditu, horien artean “d i n d u”. Ikusi SLUR_REGEX (hitz iraingarriak ordezkatzeko adierazpen erregularrak) https://github.com/LemmyNet/lemmy/blob/7cc5f53cad63a26bff8f4736e9a74d6c0a19c493/lemmy_utils/src/utils.rs

@mikelgs
admin
11M

Lemmyren garatzaile batek ohar hau bidali du eta SLUR tresna aipatzen du: https://lemmy.eus/post/1643

Asko gustatu zait nola idatzi duen, gauzak garbi 😄👌

@aldatsa
admin
1
edit-2
3M

Wiktionary-ko estekatik ere ezabatu egin du hitza. Hemen zer dioen:

(noun): A slurred form of ‘[I] didn’t do [nothing].’

@aldatsa
admin
13M

Alemanez ere antzerako arazoak izan dituzte: https://github.com/LemmyNet/lemmy/issues/535

@Porru
admin
13M

Mekauen dio, ze kaikukeri hutsa! Hau kodean sartzea oso fuertea iruitze zait!

maitatzeko territorio librea
!zirri

    Arranoak bortüetan / gora dabiltza hegaletan / ni ere beste ordüz / andereki kanberetan…

    “Euzkadin gutxi jotzen dela” dioen topikoaz harantzago, Euskal Herrian larrutan, lehen bezala orain, asko eta osasuntsuki egiten da. Beste kontu bat da, hortaz hitz egiten den edo ez. Komunitate honetan, ongi etorriak dira sexu joera eta maitatzeko era guztietako lagunak. Esperientziak partekatzeko leku seguru bat eraiki nahiko genuke (pribatutasuna mantendu nahi duena errespetatuz). Zuen ekarpenak ongi etorriak dira!

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 3 users / month
    • 7 users / 6 months
    • 6 subscribers
    • 9 Posts
    • 36 Comments
    • Modlog