A ze albiste ona, EITB bidez audioak eskuratzeko atari berri hau! Ongi etorri EITBPodkast!!
Euskal Herrian ez dago oso zabalduta (oraindik) audioliburuak entzutea, baina beste hizkuntza batzuetan oso ohikoa da eta gauza eder-ederrak daude! Komunitate honek balio dezake audio gomendagarriak partekatzeko, proiektu berriak sortzeko…
Martxa hartzen duenean izugarria izango da, baina oraingoz behintzat, ni harpidetu naizen podkast gehienek ez dute eduki berririk. Eskerrak Barruan Gaude berreskuratu dutela, behintzat!
Zuk nola egiten duzu harpidetzeko?
Podkast bakoitzaren orrian dago harpidetzeko aukera, RSS bidez harpidetzen naiz, Ubuntun Gnome Podcasts aplikazioa erabiltzen dut hauek entzuteko.
Aplikazioa jakin nahi nuen, eskerrik asko!!
Itxura paregabea dauka Artxipelagoa proiektuak!!! Aktore ahotsak, efektu bereziak… Trailerra bakarrik dago momentuz, ea noiz dugun entzuteko aukera!!