E-liburuak euskaraz
6

Kaino lagunak! Atzerrian bizi naiz aspaldidanik eta oso atsegin dut nire e-readerrean irakurtzea. Euskal literatura ere bertan irakurri nahiko nuke, baina booktegi.eus-en bakarrik aurkitu dut. Amazon-ek baditu liburuak euskaraz eta erosi hutsarekin nire Kindle-ean izango nituen arren, gurago dut euskal literatura euskal dendetan erostea. Elkar-en ere begiratu dut baina itxuraz ez dauka epub/mobi aukerarik.

Ezagutzen duzue euskal e-liburuak erosteko beste on-line dendarik?

@galaipa
link
2β€’19d

Erein argitaletxeak ere saltzen ditu. Gaur erosi dut lehen aldiz liburu bat bertan, eta DRMa dela eta Adoberen programa erabili behar nuela jartzen zuen arren, praktikan ez da horrela izan. Zuzenean epub-a deskargatu ahal izan dut, eta arazorik gabe irakutzen du bai Calibrek eta bai liburu elektronikoak. Ez dakit horrela izango den liburu guztiekin.

@aldatsa
admin
link
3β€’4M

Beste aukera batzuk:

@joseba
creator
link
1β€’4M

Oso esteka onak! Pozik nago orrialde honetan azkenean esteka sorta polita jarri dugulako. Milesker!

@desertorea
mod
admin
link
2β€’4M

Aldatsak esan dizuna esan behar nizun nik ere, Susako katalogoa baliatzeko. Esango nuke den-denek dutela bertsio elektronikoa (bai behintzat azkenek πŸ˜‰).

Bide batez, Booktegin lagun komun baten poemarioa aurkituko duzu primizian (eta irakurtzeko modukoa da).

@joseba
creator
link
1β€’4M

Ze ona poemarioa deskargatzeko! Eskerrik asko txo! Momentuz gure beste lagun amankomun baten (Omar Nabarro du ezizena πŸ˜‰) β€œAzken Fusila” irakurriko dut. Bere aita eta neure aitita elkarrekin aritu ziren trenbidea eraikitzen preso errepublikar moduan. Liburu hori egoera horretan oinarritzen dela uste dut. Honen ostean Denboran Zatika irakurri nezake, erregistroz pixkat aldatzeko.

@aldatsa
admin
link
2β€’4M

Susa argitaletxearen webgunean aukera zabala daukazu merke-merke: https://susa-literatura.eus/ebook/

@aldatsa
admin
link
2β€’4M

Esatea ahaztu zitzaidan, baina Susaren liburuek Creative Commons BY-SA lizentzia dute! (Susako komertziala ematen dut karkarkar)

@joseba
creator
link
1β€’4M

🀣 Bai, benetan be. Ebook atalean sartu ezkero musutruk deskargatu daitezke. Milesker.

@Txopi
admin
link
1β€’4M

Aupa, Joseba:

Hau irakurri gabe neukan. Bere garaian eliburutegia.eus existitzen zen baina honengatik ordezkatu zutela uste dut: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/

Egia esan ez dakit hor liburuak zein formatutan dauden, baina tira. DRM kontu ilunen bat datorkit gogora… espero dut oker egotea!

Edonola ere, epub/mobi aipatzen duzu. Formatu bihurgailurik dagoen begiratu duzu?

Goraintzixak!

@joseba
creator
link
1β€’4M

Egia esan DRM teknologia nola inplementatzen den ez daukat batere argi. Kindle-aren liburutegia Calibre (GPLv3) erabiliz sinkronizatzen dut eta epub - mobi formatuen arteko bihurtzailea ere badakar. Liburutegi digitala mantentzeko software oso ona da. Ez dut inolako arazorik izan e-liburuak Calibren bertan irekitzeko, eta ez dut probatu, baina Amazon-en webgunean erosi ditudan liburuak Calibre-rekin ordenagailura pasatu eta arazorik gabe irakur ditzakedala uste dut.

Eskerrik asko ekarpenarengatik. Zoritxarrez elibutuegia jausita dago. Ze arraroa administrazioko webgune bat jausita, ezta? πŸ€ͺ

@aldatsa
admin
link
2β€’4M

Iaz konfinamendu garaian ni saiatu nintzen, baina liburuek DRMa zeukaten eta Adobe Digital Editions programa erabiltzera behartzen zintuzten (Linux banaketetan Winerekin funtzionatzen omen du). Ez dakit geroztik gauzak aldatuko ziren. https://mastodon.eus/@aldatsa/103889058942962743

@mikelgs
admin
link
1β€’4M

DRM horrek zer suposatzen du? Nik liburu elektronikora (Kobo markakoa daukat) pasa nahi nituzke eLiburutegiko liburuak. Ezin da? Behin saiatu nintzen (ordenagailuan Linux) eta ezin nuen deskargatutakoa ondo ireki, galdu nintzen.

@Txopi
admin
link
3β€’4M

DRM industriak bere etekinak artifizialki puzteko helburuarekin sortutako teknologia bat da (informazio gehiago adibidez euskarazko Wikipedian). Egileen eskubideak defendatzen dituzten aitzakia erabiltzen dute baina benetan oinarrizko eskubide batzuk urratzen dituzte. Software librearen ikuspegitik eraso galanta da beraiei lizentzia bat erosi ezean DRM duten edukiak kudeatu ezin dituzulako. Demagun PDFak ikusteko edo bideoak jotzeko software libre bat garatu duzula. Ordaindu ezean ezingo duzu DRMdun edukirik erreproduzitu eta zure softwareak beste batzuk baino mugatuagoa izango da. Hori da adibidez Mozillak Firefox-ekin hartu behar izan zuen erabaki zailetako bat. DRMri euskarria emanez, teknologia kaltegarri hori zabaltzen laguntzen duzu eta euskarririk ematen ez badiozu zure proiektua kaltetzen duzu… DRM EZ!

@aldatsa
admin
link
1β€’4M

Ulertu nuenagatik Adobe Digital Editions izeneko programa instalatu behar da eta horren bidez kargatu liburu elektronikoak. Bestela ezin da. Koboren webgunean hau aurkitu dut: https://help.kobo.com/hc/en-us/articles/360017814074-Add-eBooks-with-Adobe-Digital-Editions-

Adobe Digital Editions-ek Windows eta Mac-erako bertsioak ditu, baina ofizialki Linuxerako ez. Horregatik esaten nuen Wine-rekin funtzionatzen omen duela. Ez dakit. Ez nuen probatu. https://www.winehq.org/

@mikelgs
admin
link
2β€’4M

Eskerrik asko!! Ikertu behar dut eta, nobedaderik banu, hemen abisatuko πŸ‘

Literatura euskaraz gozatu nahi dugun horientzako komunitate gozoa eta bizigarria :)

  • 0 users online
  • 2 users / day
  • 2 users / week
  • 6 users / month
  • 9 users / 6 months
  • 23 subscribers
  • 16 Posts
  • 89 Comments
  • Modlog