Egoskor
4

Hara! Egoskorra ez da erraz egosten dena, kontrakoa baizik! Baina horrek azaltzen du egoskor=temati adiera

Baina auskalo, agian egos-gogor => egoskor da bilakaera.

@mikelgs
mod
admin
link
fedilink
18 hilabete

Egos+gogor izan daiteke jatorria bai! Flipatzen ari naiz!! Eskerrik asko 😍

@iortega
link
fedilink
18 hilabete

Pertsonalki ez nuke esango egos-gogor tik datorrenik, baizik eta gor/kor hitzetik datorrela gogor hitza. Ondorioz, egoskor litzatekeela forma originala.

@aldatsa
admin
link
fedilink
38 hilabete

Interesgarria! Nire erantzuna idatzi dudanean ez dut horretan pentsatu, baina “gogor” “gor”-en errepikapenetik sortu zela dirudi. Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan:

(GOR hitzaren) Hitzaren jatorrizko esanahia ‘gogor’ zen, Lafonen ustez (1933a: 169); esanahi honek gogor forma erreduplikatuan iraun du bere horretan, eta gordin eta baita gorri ere, segur aski, esanahi horretatik azaltzen dira hobekien; baliteke hitza egotea, eta esanahi hori, elkor, bilgor, geldigor, gorbezi (-bizi), gormindu, txingor bezalako zenbaitetan ere.

(GOGOR-i buruz:) Gor erroaren erreduplikazioz sortua; tarteko *gor-gor forma proposatu izan da, lehenbiziko dardarkariaren galera disimilazioari egotziz (Gavel 1921: 493, Mitxelena 1970b: 72), baina, disimilaziora jo gabe, erreduplikazioaren prozesuen barreneko gertakariekin lot daiteke dardarkariaren falta (cf. zezen, adar, ohol, etab.): ohiko erreduplikazioa osokoa izan gabe zatikakoa da euskaraz, ezkerreko silabak kodarik hartu gabe. Forma erreduplikatu honetan gorde da gor-en jatorrizko ‘gogor’ esanahia.

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?testua=gor&option=com_ehhe&task=hiztegia&Itemid=1193&lang=eu&mark=090-

@mikelgs
mod
admin
link
fedilink
18 hilabete

Entzungor egitea, gorra izatea… hor ere akaso badago “gogor”, kostatzen dela edo. Auskalo, baina ze gozagarria den gauza hauek buruan egitea.

@aldatsa
admin
link
fedilink
18 hilabete

Mastodonen aipatu duzun bezala jatorri posiblea “egos-gogor” izatea zentzuzkoa iruditzen zait.

Etimologien komunitatea
!etimologiak

    Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

    Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

    Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.

    Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

    PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 5 users / month
    • 8 users / 6 months
    • 14 subscribers
    • 24 Posts
    • 41 Comments
    • Modlog