Gancio agendak euskal herrietan
4

Kaixo:

Azkenaldian pare bat Gancio instantzia berri ezagutu ditut eta hemen aipatu nahi ditut nahi duenak ikusi eta erabil ditzan:

Besteren bat gehiago ezagutuz gero gehitu iruzkinetan!

@Txopi
mod
admin
creator
link
fedilink
2ā€¢5 hilabete

Gancio hitza gantxo ahoskatzen da eta lagunarteko italieraz hitzordua esan nahi du. Gancio, Italiako software libreko garatzaile batzuek tokian tokiko komunitateetan agenda partekatuak kudeatzeko sortu duten aplikazio baten izena ere bada. Bere ezaugarri nagusiak ondokoak dira:

  • Software librea da.
  • Euskaraz dago.
  • Oso erabilerraza da.
  • Fokua edukietan jartzen du, ez pertsonetan.
  • Bisitariek dute lehentasuna.
  • Ekitaldiak inportatzeko eta esportatzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu.

Informazio gehiago: gancio.org

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 1 user / month
  • 3 users / 6 months
  • 45 subscribers
  • 66 Posts
  • 96 Comments
  • Modlog