Saskigintza
5
Saskigintza

Zumea erosi genuen Aranda de Dueroko enpresa baten webgunetik. Zume zuria nahi genuen baina ez zeukaten, 40€tan 5 kg Buff erosi eta egun gutxitan etxean genuen paketea (120 cm-koak). Material ona, lau saski egiteko haina dirudi (tamainaren arabera noski).

Ondoren tutorial bikainak (ingelesez) aurkitu ditugu Asaf Salim irakaslearengandik. Youtuben badu kanala, baina bere webgunetik ikusteko eskatzen du. Hain baliagarri izan zaizkigu, dohaintza edo ordainketa bat egin diogula eskertzeko.

Pisu txiki batean bizi garenez, zumea beratzen jartzeko 1,5 metroko PVC hodi bat erosi genuen, ipurdia sukaldeko film eta zeloarekin itxi eta zumeak bertan sartuta, dutxan zutik urez bete genuen. Ondoren, lurrean toalla busti pare batekin mantendu genituen heze.

Argazki batzuk jartzen ditut hemen, norbaitek interesa baldin badu galdetu eta saiatuko naiz laguntzen.

@mikelgs
admin
creator
link
110M

Ikastaro bat Gasteiztik gertu.

@Unx
link
11Y

Arraioa, bai politak! Pozten naiz gauza hauek modan jarri izanak; ea burgostar horiek bizimodua hauek saltzearekin ateratzen duten.

@mikelgs
admin
creator
link
21Y

Eskerrik asko! Ez dakit modan dagoen, baina jendea motibatzeko esan dezaket hilabete batean egin dugula: gaiaz interesatu, materiala erosi, tutorialak ikusi eta egin.

Jakina, lehen probetan gaizki, baina segituan hobeto. Bihar perretxikoz betetzen saiatuko naiz, hori zailagoa izango da! jajaja

Zerbait kontatu nahi duzu baina ez dakizu zein komunitateetan sartu dezakezun ez daukalako lotura zuzenik beste horien gai nagusiekin? Bada, hauxe da zure lekua edozer gauza kontatu nahi duen edozeinentzako plaza irekia, zabala, librea…

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 2 users / month
  • 9 users / 6 months
  • 14 subscribers
  • 12 Posts
  • 16 Comments
  • Modlog