• 1 eposta-zerrenda batean mezu bat bidaltzeko esanez bonbilla erre egin dela.
  • 1 iradokitzeko lanpara komando-linea bidez pizten saiatzea.
  • 1 kexatzeko erabiltzaileak haria hautsi duela.
  • 1 galdetzeko zein bonbilla berri instalatuko duen.
  • 1 gomendatzeko ez genukeela “erre” hitza erabili behar hautsitako bonbilla bati buruz hitz egiteko, bonbillak su hartu zuela adieraziko lukeelako eta zuzenena litzakeela esatea bonbilla gehiegizko korronte-elektriko baten ondorioz hautsi zela.
  • 25 iradokitzeko existitzen diren eta imajinatu daitezken bonbilla mota guztiak instalatzeko.
  • 5 esateko erretako bonbillaren arazoaren berri emateko tokia ez dela banaketa. Jada arazo-txosten bat sortu dute bonbillaren garatzailearen eposta-zerrendan.
  • Hasiberri bat iradokitzeko Microsoft bonbilla instalatzea.
  • 250 hasiberriaren eposta helbidea azpiratzeko.
  • 300 esateko Microsoft bonbilla bat urdin geratuko zela eta etengabe berrabiarazi beharko zenuela, normalera bueltatzeko.
  • Oraindik foroan parte hartzen duen GNU/Linux erabiltzaile ohi bat, iradokitzeko Apple iBulb bat instalatzea, diseinu atsegin eta berritzaile bat duena eta 250€ balio dituena.
  • 20 esateko iBulb-ak ez direla doakoak, eta 20 bider merkeago den bonbilla arrunt batek baino erabilgarritasun gutxiago dituztela.
  • 15 iradokitzeko bonbilla nazional bat instalatzea.
  • 30 esateko bonbilla nazionalak erbesteko bonbillen remasterizazio hankamotzak direla eta ez dakartela ezer berririk.
  • 23 eztabaidatzeko bonbillak zuria edo gardena izan behar duen.
  • 1 denei gogorarazteko izen zuzena GNU/Bonbilla dela.
  • 1 esateko bonbillak Winbugs erabiltzaileen kontuak direla eta benetazko GNU/Linux erabiltzaileak ez direla iluntasunaren beldur.
  • 1 jakinarazteko azkenean zein izango den instalatzeko bonbillaren modeloa.
  • 217 hautatutako modeloa baztertu eta beste bat iradokitzeko.
  • 6 kexatzeko hautatutako bonbillak elementu jabedunak dituela, eta beste bat erabili beharko zela.
  • 20 esateko bonbilla %100 libre bat ez dela bateragarria lanpararen etengailuarekin.
  • Lehengo 6 berberak, iradokitzeko etengailua bateragarri batengatik aldatzea.
  • 1 builakatzeko: “UTZI EZTABAIDA ETA ALDATU BONBILLA HORI JAINKOARREN!”
  • 350 aurrekoari galdetzeko zein Jainkotaz ari den, eta ea baduen egiaztapen zientifikorik Bere existentziaz.
  • 1 azaltzeko elektrizitateak nola funtzionatzen duen eta zergatik bonbilla bat ez den eraginkorra.
  • 1 esateko ezin dugula konfiantzarik eduki enpresek egindako bonbillengan eta komunitateak egindako bonbilletaz fidatu beharko genuela.
  • 1 bonbilla bat hutsetik nola eraiki azaltzen duen ODF fitxategi baterako esteka bidaltzeko.
  • 14 aurreko fitxategiaren formatuaz kexatzeko eta txt edo LaTeX formatuan bidaltzeko eskatzeko.
  • 5 esateko ez dutela izan gustuko hartutako erabakia eta etxeko instalazio elektrikoa adarkatu eta lanpara hobe bat instalatuko dutela.
  • 1 bonbilla aldatzeko komando sorta bat bidaltzeko.
  • 1 erantzuteko komandoak exekutatu dituela eta errore-mezuak eduki dituela.
  • 1 gomendatzeko komandoak root gisa exekutatu behar direla.

Eta azkenik:

  • Lehenengo erabiltzailearen gurasoa, denak eztabaidatzen ari ziren bitartean, dendara joan eta bonbilla merkeena erosi zuena.

Txiste hau helbide honetako ingelesezkoaren itzulpena da: https://www.gnu.org/fun/jokes/users-lightbulb.html

Txiste originala FSFri bidali zion Andre Machado egileak.