Obsidian programa HTTP(S) atakara (80 edo 443) bideratu nahiko nuke, internet bidez ikusi ahal izateko bere interfaze eta guzti.

Hau egingarria da teknikoki?

@jon
link
1
edit-2
5M

Ez. HTTP testuan oinarritutako protokoloa da. Programa gutxi batzuek badute beraien web bertsioa zerbitzarietan erabili ahal izateko, baina interfaze grafiko osoa ez da posible. Ez du zentzu handirik, egiari zor.

Halere, helburuaren arabera, alternatibak daude.

  • Programaren edukia partekatu nahi baduzu, besteek ikus dezaten: RTP bidez, OBS bezalako softwarearekin.

  • Ordenagailu batera grafikoki konektatu nahi baduzu bertan zerbait egiteko, adibidez eramangarri batetik zerbitzari batera: SSH X sesioa partekatuz (ssh -X), edo VNC (RNB erabiltzen du).

@Porru
admin
creator
link
15M

RTP zuzeneko emisio bat da baño ezin da programa bera erabili, ulertua dakatenez. Nik bilatzetena internetetik sartuta programa erabili ahal izatea da

@jon
link
1
edit-2
5M

SSH-n (X11 igorriz) programak abiatu daitezke (Firefox, adibidez), eta VNC-n mahaigain osoa erabili: KDE-n KFRB zerbitzaria eta KRDC bezeroa daude.

@Porru
admin
creator
link
15M

Beidatukot. Hau interaktiboa izan daiteke? Hau da, internetetik sartzean bakoitzak aparte erabili dezake aldi berean?

@jon
link
15M

“Aldi berean” diozunean, programetaz ere ari zara? Hau da, bi erabiltzaile Obsidian instantzia bera erabiltzen. Hala bada, VNC-k lagatzen du sesioa partekatzea, baina ez nago ziur segurtasun-neurrietaz: baliteke erabiltzaile-kontua behar izatea.

@Porru
admin
creator
link
15M

Obsidian instantzia bera o ezberdiñak ere, bakoitzeko bat

@jon
link
2
edit-2
5M

Instantzia ezberdinak badira, ssh -Y eta bertan obsidian abiatu aginte-kontsolatik. Interfaze eta guzti agertuko da, eta segur aski geldotasunekin.

Agian screen-ekin instantzia bera partekatu daiteke (ikus hemen)… baina nik VNC egokiago ikusten dut kasu horretan (nahiz eta behar baino baliabide gehiago kontsumitu).

Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.

Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.

Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/

  • 0 user online
  • 2 user / day
  • 2 user / week
  • 7 user / month
  • 20 user / 6 month
  • 33 subscriber
  • 50 Post
  • 108 Comment
  • Modlog