Aupa! Nire mobil zaharra oso gauza eskasak egiten ari da, saiatuko naiz konpontzen baina badazpadaā¦
Milesker aldez aurretik zuen erantzunengatik!
Software librearen inguruko zalantzak eta eztabaidak gauzatzeko gunea, euskaraz.
Foro hau txaten luzapena da (biak elkarrekin lotuta daude):
Antza denez, badago beste enpresa bat (kasu honetan frantsesa) zerbait eskaintzen duena: Iode
Hemen ikusia.
āTheir phones include new @Fairphone and Teracube devices, and refurbished Samsung and Sony devices.ā https://iode.tech
Nik oraindik ez dut beharrik baina interesatzen zaizkit zuen esperientziak! Eta partekatutako artikuluak šš¼
Bestetik, LineageOS erabili izan dut (eta aurretik Cyanogen, eta aurretik besteren bat esango nuke) aurreko telefonoen bizitza luzatzeko eta esperientzia aldetik ez dut atzerapenik sumatu. Telefono zaharrei urtebete/urte eta erdi gehiago ateratzea lortu izan dut (fisikoki puskatu ez ditudanetan š). Android izaten segitzen du, hori bai. Zenbat Google nahi duzun aukeran (0-guztia), baina Android. Gailuei dagokienez, LineageOSen kasuan behintzat, zerrendan ez agertuagatik ere posible da erabilgarri egotea. xda-developers forotan egoten da horri buruzko info gehiago, pentsatzen dut ezagutzen dituzuela!
Ale! Ze ondo, ez nuen ezagutzen aipatzen duzun foro hori. Begiratuko dut ea⦠Milesker!!!
Kaixo @okerreko@lemmy.eus , pozten naiz mugikor zaharra konpontzeko aukera izan duzulako. Hori da ekologikoena etab. šš
Hurrengorako, nik FP3 daukat (edo FP3+ ez nago ziur) eta oso gustura nabil. Momentuz ez dut matxurarik konpondu behar izan (kamera berria erosi eta nik neuk aldatzea-edo). Ez dakit marketing hutsa izango den, baina diseinuan ildo hori sustatzea bikaina da.
Bidezko merkataritza zigilua badutela suposatzen dut, bestela izenean Fair jartzearen eskandalua adituko genuen. Beraz langileak disimuluz esplotatzen dituzte. Bada zerbait.
Sistema eragilearena, hau irakurtzea gomendatzen dizut. Nire fairphonea webgune ofizialetik normal erosia denez, Android ekarri zuen eta ez nintzen ausartu sistema eragilea (nire ardurapean) aldatzen. Hau oraindik ez da ordenagailuei Linux jartzea bezala. 20 urteko aldea-edo dagoela entzun dut, bi mundu horien aurerapenean. Alegia, orain dela 20 urte Linux ordenagailuentzat zegoen moduan daudela lineageOS, eOS etab
Beraz, gaur-gaurkoz erosketa etikoa baina erraz eta egonkorra eOS webgunetik Fairphone berriena erostea dela esango nuke. Ez da askoz gehiago ordaintzen, hori oroitzen dut behintzat. Eta esango nuke e foundation delakoa eta fairphone artean nolabaiteko lankidetza dagoela.
PD: beste gauza interesgarri batzuk ere ari omen dira garatzen. Pinephone etab., gaizki ulertu ez banuen, hardware libre samarra eta sistema eragilea garapen independientearekin (ez Androiden adarkatze gisa) zetorrela edoā¦
Iepale! MIlesker artikulua gomendatzeagatik. Tartea dudanean irakurriko dut⦠Hurrengo mobilerako zure gomendioak buruan izango ditut ere!
Mikel, ausartu lasaiasko /e/OS instalatzen. Azken hilabeteetan asko aurreratu da ta gailu batzuntzat prozesua automatizatua do: ordenagailuan programa bat instalatu ta beak ingo du dena. Ikusi: https://doc.e.foundation/easy-installer#list-of-devices-supported-by-the-easy-installer
Begiratu beharko, mila esker!
Honen harira⦠Txafardeatzen egon nintzen e/os/ eta baita Lineageren web orrietan eta bietan ala bietan ez zegoen nire telefonoa āsoportatutakoā telefonoen zerrendan⦠Agian horretan bai gaude @mikelgs@lemmy.eus -k zioen lekuan⦠Gogoan dut duela ia 20 urte debian instalatzean gailu batzuekin bazebilela dena eta beste batzuekin hasten zirela komeriak: ez du ezagutzen wifi txartela, ez du hibernatzen⦠Hori bai aldatu dela piloa, gaur egun ia-ia ordenagailu guztitetan debian instalatu dezakezu eta āout-of-the-boxā badabilā¦
Aupa!
Nik ezin dizut erantzun itxi bat eman, baina gaia jorratzen duen artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizut (dagoeneko egin ez baduzu): https://www.sarean.eus/smartphone-askearen-bila-misio-ia-ezinezkoa/
Milesker @Txopi@lemmy.eus . Irakurriko dut artikulua!
Nik ezagutzen det Fairphonea dakan jendia ta oso gustoa dabil, gailuan ergonomiakin ta ezaugarri teknikoekin.
Gogortasun materialan ingurun, FairPhonea pantaila izan ezik plastikoa da, ordun hausteko zaila. Bestalde, funda bat saltzen dute nahiko garesti (40ā¬), bakarrik beaien dendan erosi daitekena. Edonola, piezak banan-banan aldatu daitezke gailu berria erosi behar izan gabe, inkluso FP2 modeloa FP3 bilakatu dezakezu piezak aldatuz!
Sistema eragileen inguruan, nik /e/OS gomendatuko nizuke zalantza haundirik gabe. Urtebete damakit hoixe erabiltzen ta oso gustoa, oain erabat erabilgarria da sistema. Bestela, LineageOS beidatu: modelo gehiontzako irudiak ditu.
Oso ondo @Porru@lemmy.eus ! Justo lehen egon naiz etxe azpiko dendan eta lortu dut oso merke konpontzea nire mobil zaharraren konturik eskasena zen arazoa. Beraz, momentuz eta zorionez, fairphoneak itxarongo du. /e/OSri emango diot bistazo bat!