Asier Iturralde :ahobizi: (@aldatsa@mastodon.eus)
mastodon.eus
external-link
#Bekaduna​ren hirugarren atalean Ximonek egiten duen galdera nire eginez: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria? Laguntzerik bai, @protoeuskaldun? #etimologiak

Atzo gauean UEUren Bekaduna web telesailaren hirugarren atala ikusi nuen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu-mintegia/2022/06/01/bekaduna-3-atala-zuzendaria/

Bertan Ximonek izenburuan jarri dudan galdera egiten du: zein da eskerrik askoren -rik horren jatorria?

Mastodon.eus-en Protoeuskalduni galdetu nion eta hona hemen bere erantzuna, interesgarria irudituko zaizuelakoan:

Erantzun laburra:

Garai batean asko-k partitiboa (-rik) eskatzen zuen:

  • Gomizek asko lagunik (Arrasateko erreketa)
  • Berak-ere erraiten drauku ezen hura dela ogi bizia […], eta berze hunelakorik asko. (Leizarraga)
  • Eozen begi ederrik asko aren aldean jarririk. (Lazarraga)

Partitiboaren jatorrizko balioa ablatiboa da (= ‘nondik’), eta alderatu daiteke pluraleko forma berriagoen erabilera honekin: “haietarik~haietatik bat/asko…”.

Erantzun luzea: https://sci-hub.se/https://doi.org/10.1515/9783110346060.323​

@mikelgs
mod
admin
link
fedilink
22 hilabete

Ona!! 👉Eskerrik asko!! 😉😂

(Sci-hub esteka ez dabilkit)

Etimologien komunitatea
!etimologiak

    Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

    Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

    Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, “badirudi…” “imaginatzen hau datorrela…” bezalakoak erabili.

    Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

    PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 1 user / week
    • 1 user / month
    • 7 users / 6 months
    • 14 subscribers
    • 16 Posts
    • 31 Comments
    • Modlog