Polboroiak
6
Polboroiak

Osagaiak

  • 500 g irin
  • 125 g almendra ehotu, zuk zeuk ehotu dezakezu edonola
  • 125 g azukre
  • 2 koilaratxokada kanela hauts (edo kakao, limoi-azal…)
  • 250-260 g koko olio (urtu dadin berotzea komeni da)

Prozedura

  1. Sartai batean almendra berotu, hezetasuna kentzeko. Irinarekin berdin egin
  2. Irina hozterakoan, bahetu edukiontzi haundi batera ta bertan almendra gehitu
  3. Azukrea, kanela eta olioa gehitu (250 gehitu eta gehiago behar badu soilik gehitu)
  4. Edukiontzian bertan oratu. Ore malgu bat geratu behar da, baina ez biguinegia (bestela forma galduko dute laberatzean)
  5. Orea gainazal lau batean zanpatu, 6 mm inguruko lodiera eduki arte. Arrabolaz edo eskuz egin daiteke
  6. Polboroiak oretik moztu, edalontzi batekin edo, eta labe-paperdun labe-erretilu batean jarri, elkarrengandik bananduta
  7. Nahi bezela apaindu, adibidez sesamo haziz

Laberatzea

  1. Labea 235ºC-tara berotu eta polboroiak 8-10 bat minutuz berotu. Polboroiek ixkinak marroitzen hastean atera
  2. Utzi ordu luzez hozten eta azukre-hautsez estali
aitor
link
36M

itzel!! almendra piloa dakat ehotuta aurreko udazkenetikan, laster ingoitut, aze itxura!! 😋

Landare eta onddoz egindako errezetak partekatzeko komunitatea, baita gomendio eta esperientziak zabaltzeko ere

Arauak

  • Tratatu besteak errespetuz
  • Ez partekatu animali jatorrizko osagaiak (haragia, esnekiak, arrautzak, eztia…) dituzten errezetak
    Ez badakizu nola moldatu errezeta bat, sortu bidalketa bat laguntza eskatzen :)

Errezetak

  • 0 user online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 1 user / month
  • 2 user / 6 month
  • 20 subscriber
  • 10 Post
  • 14 Comment
  • Modlog