Hizkuntza anitzeko profilen kudeaketa

Hizkuntza anitzetan aritzen zareten fedibertsozaleok, nola egiten duzue?

Pertsonalki profil bakarraren aldekoa naiz orokorrean, kudeatzen errazagoa delako (nahiago dut profil bakarra/osoa niretzat) eta pertsonen konplexutasuna hobeto adierazten duela iruditzen zaidalako (nahiago ditut perfil bakarrak/osoak jarraitu).

Euskal komunitatearekin lotura estutzeko aukera ikusi dut fedibertsoan (.eus instantzia ugarien bitartez) eta horregatik hobestu izan ditut instantzia horiek. Baina ikusita gehienetan (guztietan?) euskara hutsezko ekosistemak sortzea dela helburua… euskara ez den hizkuntzetan aritzea ez da egoki gertatzen.

Bi aukera bururatzen zaizkit:

  • Beste instantziaren batean sortzea profil bakar/osoa, eta hortik aritzea
  • .eus instantziako profiletik euskaraz egitea, eta beste instantziaren batetik egitea beste hizkuntzatan

Bakoitzari ikusten dizkiot arazo edo eragozpenak. Horregatik luzatu nahi nizuen galdera: nola egiten duzue? Eta zergatik?

Edizioa: zuzentzaile automatikoaren des-zuzentzeak zuzentzeko.

@Porru
admin
1•10d

Iepa Miren, ba nik bi kontu ditut Mastodonerako hizkuntzan arabera:

  • Porru, euskeraz (mastodon.eus)
  • Porrjo, esperantoz (esperanto.masto.bost)

Ez ditut hizkuntzak nahasten normalian, baño enuke arazo haundirik izango noizbait euskerazkotik erderaz aitzeko (normalian erantzun bidez edo mezu pribatutik)

beste adibidea Txikillana da: kontu bakar bat edozein hizkuntzarako

@bertol
1•10d

Nik profil bakarra erabiltzen dut .eus instantziakoa.

Eduki gehiengoa euskaraz idazten dut, hala ere beste instantzietako jendea jarraitzen dut, euskaraz ez dakiena. Momentu puntualetan, beste instantzietako jendeari, bere hizkuntzan erantzuten diet, hala ere, euskaraz ere hitzen bat idazten saiatzen naiz, jakin dezaten nondik natorren.

Nik uste posiblea dela, instantzi bakarrarekin egotea, baina beti ere erabiltzailearen arabera, guztiok ez dugu profil berbera.

@Txopi
mod
admin
2•9d

Nik oso antzera egiten dut.

Bide batez, Mastodon.eus-en bertan gai hau behin baino gehiagotan atera da, adibidez hemen: https://mastodon.eus/@dabidnet/104886790787106108

@mikelgs
admin
1•11d

Kaixo Miren, oso galdera ona iruditu zait.

mastodon.eus instantzian arnasgune bat topatu nuen. Alegia, espero ez nuen zerbait topatu nuen. Bertako erabiltzailea sortu nuen eta euskaraz bakarrik hitz egiten dut horrekin.

Hori bai, denbora-lerro globala begiratzen dudanean norbaiti erdara batez erantzun nahi badiot, erantzuteko botoia bi segundoz sakatuta mantentzen dut eta Fedilab aplikazioak zein konturekin erantzun nahi diodan galdetzen dit. Ez dakit zentzua duen esan dudanak, baina hori egiten dut 😄

Norbait jarraitzeko botoiarekin berdin.

Erdaraz airera mezu bat bidaltzeko, munduari hitz egiteko, .eus instantzia beharrean bestea erabiltzen dut. Baina egia esan ez dut inoiz egiten. Izan ere, hemen edo han bakarrik egon daiteke. Euskaraz gehiago bizi naiz orain, Twitter erabat utzita, eta ez zait iruditzen desinformatuta nagoenik edo zokokerian nabilenik.

Miren
creator
1•edit-210d

Eskerrik asko erantzunagatik, Mikel! Ondo ulertu badizut, orduan, profil bereiztuak dituzu, euskaraz/erdaratan aritzeko, eta Fedilab aplikazioak errazten dizu profil ugarien kudeaketak izan dezakeen zailtasuna (Tuskyrekin nabil orain, baina probatuko dut). Zehazki:

  • zein profiletatik idatzi aukeratu dezakezu (euskarazkotik euskaraz, erdarazkotik bestela)
  • zein profiletatik jarraitu aukeratu dezakezu (euskarazkotik euskaldunak, erdarazkotik besteak)
  • zein profiletatik erantzun aukeratu dezakezu (")
  • zein profiletatik bultzada eman aukeratu dezakezu (")
  • denbora-lerro bateratua ikusten duzu, batetik eta bestetik jarraitzen dituzunen mezuak nahastuta

Hala da?

Honek konponduko luke kudeaketa zailduaren arazoa, nahiz eta profilak/identitateak sakabanatua segiko lukeen. Baino bueno, profil osoena nire gauza da agian, hartara nahi duenak profil guztiak jarrai ditzake eta nahi ez duenak… ba ez.

@mikelgs
admin
1•edit-210d

Bai, zuk hobeto jarri duzu esan nahi nuena 😂😂😂

Proposatzen dizut Fedilab mugikorrean instalatu eta bi konturekin probatzea (nik bi mastodon, pixelfed.eus eta pleroma bat dauzkat logeatuta, ez ditut denak erabiltzen noski, baina hor daude). Ondoren erabakitzen baduzu kontu bakarrera itzultzea, ba listo.

Nik batez ere saihestu nahi dudana da mastodon.eus instantzian mezuak erdaraz bidaltzea, denbora-lerro lokalak arnasgune izateari utziko liokeelako. Baina erdarazko mezuei erantzuteak eta bultzada emateak ez dute kalte hori eragiten. Eta .eus instantzia horrek Arauetan ez ditu erdarak debekatzen edonola ere (ahalik eta gehien euskaraz egiteko jartzen duela uste dut, eta beraz bakoitzaren ahal… subjektiboaren araberakoa izango).

Besterik gabe, debate entretenigarria iruditzen zait, baina ez dut serioegi hartu nahi. Akaso saiestezina da mastodon.eus instantzian jende asko sartu eta erdarek presentzia hartzea. Twitter gutxiago erabiltzea lortuz gero, ez dago gaizki.

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 8 users / day
  • 2 users / week
  • 10 users / month
  • 16 users / 6 months
  • 26 subscribers
  • 17 Posts
  • 37 Comments
  • Science/Technology
  • Modlog