Oain nien/k
3

Buruntzaldeko hitanoan ā€œjoanā€ esanahiakin ā€œnien/kā€ aditza erabiltze da ta ezagutu nunetik harritu in nindun bere jatorriak, ez dalako ā€œjoanā€ aditzan erroa. Norbaitek ba al daki ze aditz dan, jatorriz ze esanahi zekan ta nundik datorren?

@Txopi
admin
link
fedilink
1•urte bat

Nik ez dakit zein den bere jatorria. Zuk bai? Bada esaguzu txo!

Nire ezjakintasunetik asmatu behar izango banu, pentsatuko nuke agian ā€œnihoan/kā€-en laburdura izan litekeela.

@Porru
admin
creator
link
fedilink
1•urte bat

Nik ez dakit eztare!!
Kontua da ā€œnijoan/kā€ ere erabiltze dala

@Kilkerra
link
fedilink
1•
edit-2
urte bat

Gerta daiteke hango eta hemengo eraginak nahastea… Beterrin ā€œhemen ne(g)on/kā€ erabiltzen den toki batzuetan ā€œhemen nitxen/kā€ ere entzuten da. Nolanahi ere ā€œnien/kā€ hori JOAN aditzarena dela erranen nuke nik neuk ere. Toki batzuetan ā€œjoanā€ ordez ā€œjuEnā€ erraten dute, baita gipuzkoan ere. Agian hortik doa kontua…

@aldatsa
admin
link
fedilink
3•
edit-2
urte bat

Begira PDF honetan zer aurkitu dudan: ā€œNOR-en ahalezko oraina eta JOAN, IBILI eta EGON aditzen alokutiboak (Nafarroan)ā€

19. orrialdean JOAN aditzaren aldaerak zerrendatzen ditu. Nioan/k-etik nien/k-erako aldaketa azaltzeko ez naiz gauza, baina Nafarroako aldaerak ikusita, nioan/k-etik datorren beste bat gehiago dela dirudi, ezta? Hernani/EreƱozurekin mugakidea den Aranon oso antzekoa den nian/k da adibidez.

Tokakoak bakarrik daude zerrendan. Ematen duten azalpena: ā€œEmakumezko adizkiak ez ditugu jartzen zeren berauek lortzeko aski bait da Ā«kĀ»ren ordez Ā«enĀ» jartzea; aldaerak sortzen direnean jartzen ditugu soilkiā€.

  1. niyuek: Urdiain, Arbizu, Lizarraga, Lakuntza.
  2. niyuk: Etxarri.
  3. noyek: Arruazua, Uharte, Labaien, Zubieta.
  4. niek: IraƱeta, Etxarri (Larraun), Gorriti, Huizi, Lezaeta, Uztegi, Betelu, Azkarate, Areso, Erasun, Saldias, Almandoz, Arraioz, Beramendi, Eraso.
  5. niik: Oderitz, Arruitz, Barabiar, Beruete, Igoa.
  6. nik: Leitza, Goldaraz.
  7. neak: Ezkurra.
  8. nek: Goizueta.
  9. niak: Arano.
  10. noayek: Urroz, Donamaria, Doneztebe, Arraras, Jaunsaras, Garzaron, Etxaleku, Ilarregi, Auza, Lanz.
  11. nuyek: Oitz, Legasa.
  12. nayek: Mugaire, Muskiz, Oskoz, Elso, Urrizola, Arizu, Erripa, Latasa, Gaskue, Beorburu.
  13. niyak: Bera.
  14. niyek: Lesaka, Igantzi, Arantza, Sunbila.
  15. niayek: Aniz.
  16. niok: Errazu.
  17. nioak: Zugarramurdi.
  18. niaek: Eugi, Usetxi, Linzoain, Mezkiriz.
  19. Ʊaek: Garralda, Aria.
@Porru
admin
creator
link
fedilink
1•urte bat

Bikaina Aldatsa, milesker! Itxura osoa du

Etimologien komunitatea
!etimologiak

    Batez ere euskarazko etimologiekin gozatzeko komunitatea da hau, baina edozein hizkuntzatako hitz, mailegu eta bitxikeriekin ere bai.

    Elkarrizketa serioa eta zientifikoa onartzen eta eskertzen dira, baina serioegi aritzea eta haserretzea ez.

    Bromak eta hitzen jatorriekin pixka bat amestea onartzen da, baina suposizioak egiten ari bazara, ā€œbadirudiā€¦ā€ ā€œimaginatzen hau datorrelaā€¦ā€ bezalakoak erabili.

    Arau hauek denborarekin aldatu daitezke, baina etimologiekin gozatzeko araua betirako da ;-) Ongi etorri!

    PD: hemengo moderatzailea @mikelgs@lemmy.eus da, zalantzarik izanez gero bidali mezu bat.

    • 0 users online
    • 1 user / day
    • 2 users / week
    • 3 users / month
    • 8 users / 6 months
    • 14 subscribers
    • 25 Posts
    • 43 Comments
    • Modlog