b) zenbakia kontsonantez bukatzen den, loturazko āeā bat beharko baitu:
(mugatu sing.) 1ean (batean) / *1an; 5era (bostera) / *5ra
(mugagabean) 5etan (bostetan) / *5tan
c) mugatu pluralean, bokalez zein kontsonantez bukatu, kasu-marka zuzenean erantsiko zaio: 2etan (bietan), 5etan (bostetan), 7etatik (zazpietatik/*zazpiretatik)
Hamaika zenbakiaren deklinabidean, hitzak -a berezkoa duenez, ez dagokio beste a-rik: 11n (11an), hamaikan [(h)amaikean]. Beste hainbeste gertatzen da 31, 51, 71, 91⦠zenbakietan.
Mila zenbakiaz baliatzen gara sarri kopuru handiak adierazteko, baina euskaraz bada beste biderik ere hori adierazteko: Mila bider esan nion lana garaiz amaitzeko / Hamaika bider / Hamaikatxotan / Makina bat bider⦠esan nion lana garaiz amaitzeko.
Bat zenbatzailearen deklinabidea. (ā bat zenbatzailea)
Uste dut hementxe duzula azalpena, zenbaki guztientzat: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=1403
ZIFRAK ETA DEKLINABIDEA. Zifraz idatzitako zenbaki kardinalei leku-denborazko kasu-marka eranstean, kontuan hartuko da:
a) zenbakia bokalez bukatzen den, kasu-marka zuzenean erantsiko baitzaio:
(mugatu singularrean) 2an (bian) / *2ean; 3tik (hirutik) / *3etik
(mugagabean) 2tan (bitan); 3tatik (hirutatik)
b) zenbakia kontsonantez bukatzen den, loturazko āeā bat beharko baitu:
(mugatu sing.) 1ean (batean) / *1an; 5era (bostera) / *5ra
(mugagabean) 5etan (bostetan) / *5tan
c) mugatu pluralean, bokalez zein kontsonantez bukatu, kasu-marka zuzenean erantsiko zaio: 2etan (bietan), 5etan (bostetan), 7etatik (zazpietatik/*zazpiretatik)
Hamaika zenbakiaren deklinabidean, hitzak -a berezkoa duenez, ez dagokio beste a-rik: 11n (11an), hamaikan [(h)amaikean]. Beste hainbeste gertatzen da 31, 51, 71, 91⦠zenbakietan.
Mila zenbakiaz baliatzen gara sarri kopuru handiak adierazteko, baina euskaraz bada beste biderik ere hori adierazteko: Mila bider esan nion lana garaiz amaitzeko / Hamaika bider / Hamaikatxotan / Makina bat bider⦠esan nion lana garaiz amaitzeko.
Bat zenbatzailearen deklinabidea. (ā bat zenbatzailea)
Beraz, uste bezela, ābosteanā.