Mapa baten gainean puntu eta lerro multzo bat ikusteko hiru era daude, komunitateak eraikitako OpenStreetMap (OSM) mundu osoko mapa irekian oinarrituta:

  • 1- Puntu eta lerro multzoa kml, gpx edo pareko formatuko fitxategian badaukazu, mapen bezero lokalean kargatzea (OrganicMaps edo OsmAnd-en adibidez). Baina hori ikusle bakoitzak egin behar du.
  • 2- Zerbitzari bat prestatu, web bidez OpenStreetMap-etik hartutako mapa + puntu eta lerro multzoa integratua erakutsiko dituena. Baina baliabide eta gaitasun informatikoak behar dira (OSM webeko laguntzan bideratzen du hori egiteko azalpenetara https://switch2osm.org ).
  • 3- uMap zerbitzari bat erabili. Adibidez Frantziako OSM elkarteko zerbitzariak eskaintzen du doan eta era irekian puntu, lerro eta poligono multzoa sortu, publikoki argitaratu eta editatzeko aukera. Orri horretan agertzen dira hainbat adibide. Prestaketa erraza eta ikusle guztiondako web bidez erabilgarri! Edozeinek sor dezake gai bateko mapa, zerbitzari propioa izan barik, eta taldean elika daiteke, adibidez Euskal tabernak https://umap.openstreetmap.fr/eu/map/euskal-tabernak_1130232.

Ezagutzen duzu era horretako beste maparik?

Estekatu erantzunetan mesedez, OSM oinarri dutenak disfrutatu ditzagun, eta Gmaps edo beste oinarri pribatiboa dutenei alda daitezen eskatzeko.