Nire bloga Wordpress baten bitartez daukat. Estatistikak jarraitzeko sistema eta plugin desberdinak erabiltzen ditut, baina oraindik ez naute guztiz konbentzitu.

Hauek dira erabiltzen ditudanak:

Koko Analytics: Sinplea eta nahiko egokia. Eguneroko bisitak, nondik etorri diren eta zein orrialde izan dira bisitatuenak ikusi daiteke. Agian sinpleegia eta norberaren admin erabiltzailearen bisitak ere kontutan hartzen dituela susmoa dut.

Jetpack Stats: Informazio ugari ematen du, ondorioz konplexuegia izan daiteke. Doakoa da, nahiz eta aukera gehiago nahi badituzu pixka bat ordaindu beharra dago. wordpress.com helbidean bloga erregistratu beharra dago.

Monster Insights: Agian, aipatutako hiruetatik informazio gehien eskaintzen duena da. Hemen ere, aukera gehiago izateko ordaindu beharra dago. Gainera, oker ez banago Google Analytics ekin batera lan egiten du.

  • DabidA
    link
    fedilink
    2
    edit-2
    3 years ago

    Primerakoa da! Aukerarik onena nire ustez.