Nire bloga Wordpress baten bitartez daukat. Estatistikak jarraitzeko sistema eta plugin desberdinak erabiltzen ditut, baina oraindik ez naute guztiz konbentzitu.

Hauek dira erabiltzen ditudanak:

Koko Analytics: Sinplea eta nahiko egokia. Eguneroko bisitak, nondik etorri diren eta zein orrialde izan dira bisitatuenak ikusi daiteke. Agian sinpleegia eta norberaren admin erabiltzailearen bisitak ere kontutan hartzen dituela susmoa dut.

Jetpack Stats: Informazio ugari ematen du, ondorioz konplexuegia izan daiteke. Doakoa da, nahiz eta aukera gehiago nahi badituzu pixka bat ordaindu beharra dago. wordpress.com helbidean bloga erregistratu beharra dago.

Monster Insights: Agian, aipatutako hiruetatik informazio gehien eskaintzen duena da. Hemen ere, aukera gehiago izateko ordaindu beharra dago. Gainera, oker ez banago Google Analytics ekin batera lan egiten du.

  • @aldatsaA
    link
    53 years ago

    Matomoren Wordpresserako pluginak interesgarriak dira. Matomo software libreko web analitika sistema ezagunena da (Google Analytics-en parekoa).

    Wordpresserako Matomoren bi plugin daude:

    • DabidA
      link
      2
      edit-2
      3 years ago

      Primerakoa da! Aukerarik onena nire ustez.

  • DabidA
    link
    2
    edit-2
    3 years ago

    Nik blogean (eta edonon) Matomo erabiltzen dut eta oso software ona dela uste dut. Ez du buruko minik ematen eguneraketetan… Dena primeran. Probatzea gomendatzen dizut nik ere @aldakur@lemmy.eus.