Kaino lagunak! Atzerrian bizi naiz aspaldidanik eta oso atsegin dut nire e-readerrean irakurtzea. Euskal literatura ere bertan irakurri nahiko nuke, baina booktegi.eus-en bakarrik aurkitu dut. Amazon-ek baditu liburuak euskaraz eta erosi hutsarekin nire Kindle-ean izango nituen arren, gurago dut euskal literatura euskal dendetan erostea. Elkar-en ere begiratu dut baina itxuraz ez dauka epub/mobi aukerarik.

Ezagutzen duzue euskal e-liburuak erosteko beste on-line dendarik?

  • DabidMA
    link
    23 years ago

    Aldatsak esan dizuna esan behar nizun nik ere, Susako katalogoa baliatzeko. Esango nuke den-denek dutela bertsio elektronikoa (bai behintzat azkenek 😉).

    Bide batez, Booktegin lagun komun baten poemarioa aurkituko duzu primizian (eta irakurtzeko modukoa da).

    • @josebaOP
      link
      13 years ago

      Ze ona poemarioa deskargatzeko! Eskerrik asko txo! Momentuz gure beste lagun amankomun baten (Omar Nabarro du ezizena 😉) “Azken Fusila” irakurriko dut. Bere aita eta neure aitita elkarrekin aritu ziren trenbidea eraikitzen preso errepublikar moduan. Liburu hori egoera horretan oinarritzen dela uste dut. Honen ostean Denboran Zatika irakurri nezake, erregistroz pixkat aldatzeko.