Aupa! Nire mobil zaharra oso gauza eskasak egiten ari da, saiatuko naiz konpontzen baina badazpada…

  • Mobila erostekotan, pentsatzen ari naiz Fairphone horietako bat erostea (espero dut erosi behar ez izatea, bestea konpontzea lortzen dudalako, baina…). Proiektua begiratu dut eta etikoki nahiko aukera onargarria dirudi. Zuetako inork ba al du halako telefonorik? Ondo irauten dute? Une honetan ez zait axola mugikorra super azkarra izateak, nahi dudana da erresistentzia handikoa izatea…
  • Horrekin batera, ze sistema libre ezagutzen dituzue probatu dituzuelako? Izan Fairphone berria edo konpotzen dudan zaharra, aspalditik nabil pentsatzen Androiden sistema kentzea… Baina ez naiz jarri bilatzen. Zein da aukerarik onena zuen ustez?

Milesker aldez aurretik zuen erantzunengatik!

  • PorruMA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Nik ezagutzen det Fairphonea dakan jendia ta oso gustoa dabil, gailuan ergonomiakin ta ezaugarri teknikoekin.
    Gogortasun materialan ingurun, FairPhonea pantaila izan ezik plastikoa da, ordun hausteko zaila. Bestalde, funda bat saltzen dute nahiko garesti (40€), bakarrik beaien dendan erosi daitekena. Edonola, piezak banan-banan aldatu daitezke gailu berria erosi behar izan gabe, inkluso FP2 modeloa FP3 bilakatu dezakezu piezak aldatuz!

    Sistema eragileen inguruan, nik /e/OS gomendatuko nizuke zalantza haundirik gabe. Urtebete damakit hoixe erabiltzen ta oso gustoa, oain erabat erabilgarria da sistema. Bestela, LineageOS beidatu: modelo gehiontzako irudiak ditu.

    • okerrekoOP
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      3 years ago

      Oso ondo @Porru@lemmy.eus ! Justo lehen egon naiz etxe azpiko dendan eta lortu dut oso merke konpontzea nire mobil zaharraren konturik eskasena zen arazoa. Beraz, momentuz eta zorionez, fairphoneak itxarongo du. /e/OSri emango diot bistazo bat!