Azken urteetan nere ideologiai tinko eutsi diot ta bertan sartze zan software ez etikoa ahalik ta gutxien erabiltzea. Ondorioz, duela hiruzpalau urte, Whatsappetaz desegin nintzan.
Orduztik, nere inguru soziala dala ta, nahiko baztertua sentitu naiz ta sentitze naiz, telefono dei xinpleak ere errefuxatuak diala ikustean indargabe.
Hoi dala ta Whatsapp erabiltzen hastea pentsatzen nabil, sozialki onura ekarriko zialakoan, baño bi kontun beldur naiz:
Lehenengoai nik eutsi dakioket, erabiltzeko moduan arreta jarriz.
Bigarrengoa aldiz ez do ne esku:
Zuei bururatze zaizue WA aztarnari ta gaixkileetatik ahalik ta urrunen erabiltzeko modurik?
Informatikari Euskaldunak biltzeko gunea.
Garapena, segurtasuna, sistema administraritza, diseinua, Raspberry, Arduino, Linux… edo teknologia eta informatikarekin erlazioa duen edozein gai jorratzeko lekua.
Banner eta logoa: https://pixabay.com/users/janjf93-3084263/
Aztarnaridun aplikazioak Androiden modu segurugo batean erabiltzeko modua aurkitu det!
/e/OSeko foruko bidalketa honetatik aterata:
Androidek erabilera-profil ezberdinak sortu ta erabiltzea ahalbidetzen du, horien artean, “lanekoa”. Profil hauek besteengandik isolatuak daude eta ezin dituzte besteen datuak atzitu.
Shelter aplikazioak hau automatizatzen du. Honen bidez, nahi dituzun aplikazioak beste profilera kopiatu daitezke gainean ikutuz eta profil berriko aplikazioak hutsik agertzen dira. Profil berri horretan aplikazio gaixkileak soilik sartuta, aztarnariei oso informazio gutxi ematea ahalegintzen da.
WhatsAppen kasuan, laneko profileko Kontaktuak aplikazioan informazio mugatudun kontaktuak sartu (soilik beharrezkoak eta telefono zenbakia eta ezizen bakar batekin) eta hauek WhatsAppen agertuko zaizkizu.