Azken urteetan pertsona hauek hobeto ulertzen nabil. Lehen uste nuen denok (gizonok, behinipein) estandar xamarrak ginela sexu grinari dagokionez. Sota, zaldia, erregea. Pornoan bezala, alegia. Azken urteetako esperientziak erakutsi dit, ordea, desioak alde handia izaten duela pertsonen artean (edo pertsona bakarrean, bere bizitzako etapa desberdinetan). Sorpresarik handiena, desio gutxi duten gizonak, eta desio handia duten emakumeak aurkitzea izan da. Bistan denez, bikote batean gertatzen denean, zerbait egin behar da egoera hori eguneroko bizimoduaren kaltegarri izan dadin (maitaniztasuna aukera ona delarik).

Era berean, azken urteetako esperientziak bizitzan zehar ezagutu ditudan zenbait pertsona hobeto ulertzeko balio izan dit. Desio handia, eta hura asetzeko premia errespetagarria den bezala, kontrako kasua -dena delako arrazoia dela ere- hori bezain errespetagarria da. Pertsona asexualek, askotan, irainak edo burlak jasan behar izaten baitituzte, bere bizitza bakarti edo bikote ezaren kontura. Estandarra haustearengaitik, azken finean.

Askotan gogoratzen dut neure koadrilako lagun bat; zentzu horretan, uste dut ez naizela lagun ona izan, eta damu naiz. Inoren bizitzan sartzeko zaletasun handiegia dugu. Eta jendea bakean uztea ere gauza ederra da…

  • @UnxOPM
    link
    21 year ago

    Hara non, orain nire txanda heldu den! Hauxe idatzi dut gaur:

    "Azken 3 urteak zoragarriak izan dira. Gure desio maila ezberdinak zirela eta, emazteak bikote irekia izatera pasatzea proposatu zidanetik, nire bizitza osoan baino gehiago eta hobeto jo dut larrua. Horregatik bakarrik bada ere, oso pozik nago.

    Azken hileetan, halere, aldaketa nabarmena igarri dut: desio maila modu nabarmenean jaitsi zait. Praktikan, honek esan gura du gutxiagotan dudala sexurako gogoa (duela gutxira arte, egunero kanpaia jotzekoa izan naiz!), eta dudanean ere, zakila ez zaidala lehen bezain erraz, eta intentsuki tentetzen. Ez dut kezka handirik: bai baitakit, adinarekin (50 urte ditut) gauza hauek aldatuz doazela, eta egia esan, oraintxe momentuan ditudan maitaleekin ondo konpontzen naiz, bestela ere. Gauza asko egin daitezke, sarketaz aparte!

    Hala eta guzti ere, pixka bat pena ematen dit: esan bezala, inoiz ez dut izan hainbeste neska eder inguruan, larrua jotzeko desiatzen! Eta zakilzaleak izaki, haien hankarteko hutsune existentzial hori ere bete nahiko nuke.

    Zorionez, maitaniztasun kontu hauetan, beste maitaleen laguntzarekin konta dezakegu! Beraz, norberak egin ez arren, lasaigarria da -eta presioa gutxitzen du- jakitea, hurrengo batean, haietako batek beteko diola hanka artea. Nire neskak maite ditudalako, pozik eta ase nahi ditut.

    Horrenbestez, zertan gelditzen da gauza? Batek daki. Momentuz, pelutxezko hartzatxo bat bezala naiz, nire lagunekin mantapean biluzik jolasean aritzen naizena. Agian garai hau pasatuko da, eta berriro ere enpotratuko ditut? Edo asexualtasunaren mundua esploratzen hasiko al naiz? Azken aukera hau ere interesgarria zait.

    Izan ere, horrelako pertsonak zeudela baieztatu nuenean -sexu desirarik gabekoak, alegia- xelebrea eta interesgarria egin zitzaidan. Baita ulertezina ere, norbera akerra denean, ez baita erraza ulertzea norbaitek gauza bera sentitu ez dezakeenik. Norbera ataka horretan egon behar, mundu berri horri begiratu ahal izateko".

    Eta gainera, 2021eko elkarrizketa interesgarri hau aurkitu dut. https://www.argia.eus/argia-astekaria/2717/jendeak-asexualoi-buruz-duen-irudia-erreprimitu-hutsak-garela