Baietz! Nik, orain arte, horrelako zaletasunak zituzten pertsonen berri izan dudanean (komunikabideen bidez batez ere), arbuio kutsu batekin izan da: bai kazetariak, bai irakurleak, nolabaiteko epai morala ematen genion hori egiten zuten "viejo verde"ei, gaitzesgarria noski. Badakizu: neurria norberak ematen du, eta neurri horretatik ateratzen den guztia, txarra.
Ez dakit hau euskal memeen atalean beharko lukeen, baina gaiaz ari denez… ;-)
Behin entzun nuen batuerazko aditz-taula horren hainbat hutsune betetzeko, sekulan inon ere ez (ez ahoz, ez idatziz) erabili izandako formak asmatu behar izan zirela, analogiaz. Ez zitzaidan txarto iruditu. Era berean, zenidan/zenigun formak hartzean, imajinatzen dut ERABILERA hartuko zela kontuan (forma horiek erabiltzen zirela) eta ez logikotasuna. Oso bestela izango zen osorik diseinatu beharreko neohizkuntza bat sortzean, esperantoarekin egin bezala; kasu horretan regulartasuna lehenetsi behar. Baina euskara batuarekin, bada, bi gauzak uztartu behar izan zituztela imajinatzen dut: tradizioa, eta berrikuntza.
Bestalde, beste detailetxo bati ere erreparatu diot. Inoiz entzun izan diot, maitasun kontuetan aditua den norbaiti, berarentzat faserik erakargarriena sedukzioarena dela; behin harremana “gauzatu” eta gero, harekiko interesa galtzen duela. Nik sekulan ez dut jarrera hori ulertu, agian aproba egiteko aukera askorik izan ez dudalako. Bada, Tinderren horixe gertatu zait niri bizitzan lehen aldiz! (“ligatzen” askoz ere hobeto pasatzea, “jotzen” baino).
Ez zait txarra iruditzen, bai ordea oso xelebrea. Entzunda nuen, baita ere, sexu-organorik indartsuena garuna dela, eta ondo baino hobeto ikusi dut hori, solasaldietan sor daitekeen “berotasun” maila ikusita. Kasu gehienetan, pertsonalki ezagutu eta gero asko jaitsi da berotasun maila hori (fisikoki egoteko aukera dagoenez) eta, zenbait kasutan, baita guztiz desagertu ere. Horrelakoetan, pentsatzen duzu: “Hobe genukeen elkartzeko hainbesteko presarik ez izana! Gehiago disfrutatu izango genukeen”.
Beraz, sedukzioaren jokoa oraintxe deskubritzen nabil. Nolakoak diren gauzak…
Batek pribatuan aipatu dit, eta egia da, sare sozial hauek adikzio maila handia sor dezaketela. Horren aurrean, nire autoerregulazio sistema distantzia da: etxetik 20 kmtara dut konfiguratua, ez dut gehiago nahi / behar, eta horrek aukerak asko murrizten ditu. Beraz, askotan sartzen banaiz, ez dut inor berririk aurkituko! Aldiz, km asko ezartzen badituzu… orduak eta orduak eman ditzakezu profilak ikusi eta ikusi.
Aldaera gehiago ere badaude: aurpegia erakusten ez duten jendearen multzo horren barruan, adibidez, batzuek bere buruaren beste argazki batzuek ezartzen dituzte (atzetik aterata, argi kontran…). Beste batzuek, berriz, pertsonarik agertzen ez diren paisaiak jarriko dituzte; edo marrazkiak; edo bere gustuko aktoreak; edo esaldiak… Aitortuko dizuet azken hauek (bere burua guztiz ezkutzatzen dutenak, alegia) atzeraka eragiten didatela. Nahiz eta horietakoren batekin ere sorpresa ona hartu dudan!
Hasteko, esango dizuet heterogeneitate handia ikusten dudala. Esate baterako, bi multzo handi bereiz daitezke: aurpegia erakusten dutenak, eta ez dugunok. Interesgarria da hau. Honek norbere egoera pertsonalari buruz asko esaten du: nolabait esateko, aurpegia erakusten duenari ez zaio ardura (nolako inbidia!) mundu guztiak “libre” dagoela jakin dezan; bistan denez, honek ligatzeko aukera modu esanguratsuan biderkatzen du. Aurpegia erakusten ez dugunon artean, ordea, motibo asko izango direla iruditzen zait: lana, bikotea, haurrak, familia… edo dena delako arrazoia; honek zure aurpegiaren edertasuna baliatzea eragozten badizu ere, zure buruari buruz hitz egiteko beste era batzuk bilatzera bultza dezake, eta badira hori erakargarri egiten zaion jendea ere, ongi probatu dudanez. Eta misterioa bera ere kitzikagarria izan daiteke…
Niretzako ere onargarria da prostituzioa, eta ez nago debekatzearen, bai arautzearen alde. Itsua izan behar baita ez ikusteko, gaur egunean duen eskari handia (horrek beste eztabaida baterako ematen du) ez dela behin-behinean desagertuko, eta merkatuak eskari horri erantzuna ematen jarraituko duela, legalki zein ilegalki. Beraz, sexu-langileek jarraituko dutenez, hobe baldintza onetan eta duinki aritzea.
Ulertuta. Nik, Aitorrek bezala, ez nuke hori “prostituitzea” izendatuko (trantsakzio komertzial zuzenik ez dagoelako). Halere, neurri batean, bai dago trantsakzio komertzial indirektoa: ezkontza-kontratuaren kapitulazioak, non “zeregin” horiek, antzinan behintzat, espreski aipatzen ziren (“deberes conyugales”), haiek ez betetzea ezkontza hausteko motibotzat hartzen zirelarik.
Eskerrik asko. Xakea maite dut, eta etxekoei erakutsi diedan arren, ez dut lortu nire zaletasuna haiei transmititzea; beraz ez dut izaten norekin jokatu; eta ez dut ezagutzen “idatzizko xakean” erabiltzen den kodea (hizkiak eta zenbakiak…). Baina hau oso bisuala da; partidatxo bat jokatu dut, eta erraz-erraz ulertzekoa da.
Nire kasuan, orain arte 9 emakumerekin izan ditut sexu harremanak; haietatik 7rek, sarketa hutsarekin ez genuen klitoria estimulatzerik lortzen; eskuarekin lagundu behar izaten genuen, edo bestela aparte (sarketa aurretik, edo ostean) mingainarekin edo. Haietatik bakarrak, genitalen egiturarengatik, lortzen zuen sartzearekin batera klitorisa nire pubisaren kontra igurztea, eta horren ondorioz orgasmoa izatea. Eta azkenak ere ez du klitorisa horrela igurzten; baina badirudi -oraindik elkarri tamaina hartzen gabiltza- orgasmo klitoridianoaz gain (mingainarekin), sarketarekin orgasmo baginalera iristeko gaitasuna ba duela.
Beraz bai: kasu gehienetan, harremana pixka bat zaindu behar izaten da, biok maila berdintsuan goza dezagun.
Ados, uste dut ulertzen zaitudala. Ez naiz sekula horretan pentsatzera jarri egia esan, baina bai: gauza bereiziak dirudite. Niri gertatu izan zait inoiz, esate baterako, itxura batere erakargarria ez duen pertsonaren batekiko erakarpen brutala igartzea; eta, aldiz, nire “edertasun kanonarekin” bat egiten duen beste batekiko, ez hainbeste. Alegia: biekin oheratu nahi izatea, baina motibo desberdinengatik.
Zuen hausnarketa sakon horien aldean, nik nahikoa sinple esango dut: nire buruarengan, generoaren gaiak, maskulinotasun, femininotasun kontuak etabar ez naute inolaz ere kezkatzen. Ez dut definitu beharrik sentitzen (agian onarpen sozial egoera eroso batean nagoelako). Eta beste inorengan, ordea, haiek aitortutakoa onartzen dut: ni ez naiz nor, eta uste dut haiek ez dutela nire oniritzia behar. Ezta beste inorena ere.