Egia esateko, zalantzak nituen non publikatu kontu hau. Ez da zehatz-mehatz musikari buruzko ezer nahiz eta lotura duen baina ez zen ezta ere softwareari buruzkoa… Tira, hemen uzten dut.

Irrati gutxi entzuten dut normalean, oso tikismikis naiz musikarekin eta beti nahi dut nik nahi dudana entzun, baina azkenaldian gogoa sartu zait apur bat gehiago entzuteko irratia, bereziki musikari buruzko programak.

Gaur egun musikarako ibiltzen ditudan programak Clementine (Amaroken hurrengoa) eta Rhythmbox izaten dira, edo komando lerroan mocp. Clementinen zein Rhythmboxen irratiak entzuteko nahiko zoramen dut. Adibiderako, Radio3 entzuteko, haien zuzeneko emanaldien orrira noa https://www.rtve.es/radio/radio3/directo/ eta bertan dagoen playerrean (Firefoxekin) ondo entzuten dut, baina nahi badut jario hori Clementinera edo beste batera gehitu, aplikaziotik entzun ahal izateko, ez dabil. Clementinek Gstreamer pluginei buruzko zerbait dio, eta Rhythboxek, besterik gabe, ez dio ezer. Web orrian playerrari buruzko informazioa arakatzean ez dut aurkitzen stream-aren helbiderik. Agian ni biejuno geratu naiz baina lehen stream url-ak mp3, ogg edo m3u formatuan egoten ziren…

Zuek nola egiten duzue hau? Alegia, nola aurkitzen dituzue irratien playerrek erabiltzen dituzten url-ak zuen jario-zerrendara gehitzeko?

Milesker!!!

  • okerrekoOP
    link
    13 years ago

    Milesker! Hara, ba, Tunein erabiliz irratia martxan jarri eta web orria arakatuz ikusi ahal izan dut zein den irratiaren jarrioaren URLa, edo behintzat Tunein-en duena. Eta horrela, momentuz badabil Rhythmboxen…