• 12 Posts
  • 16 Comments
Joined duela 2 urte
cake
Cake day: abe. 03, 2020

help-circle
rss

Iametza Interaktiboak merkatu prospekzio teknologikorako arduraduna behar du (30/03/2021) –> iametza


Egin nahi duzun aplikazioaren baitan, lengoaia bat edo beste bat erabiltzen dut.

Nik uste ez dagoela lengoia perfekturik.

Azkenean gakoa ideian, edo pseudo-kode-an dago. Ondoren, ideiak lengoaia batean edo bestean idatzi behar dira, baina interesgarriena “hasierako” pseudo-kode-an datza.


[Cactus Comments](https://cactus.chat/) Matrix protokoloa oinarri moduan hartuta, modu federatuan gure blogetan *komentarioa*-k txertatzeko aukera.

Blogen munduan gabiltzala, nahi gabe org-static-blog delakoarekin topo egin dut.

Badirudi tracker eta gauza maltzur gutxiagoarena ederki betetzen duela, martxan jartzea aldiz, besteak baino zertxobait zailagoa izan daiteke.

Hala ere, norbaitek interesik izango balu hona hemen 2 esteka abiapuntu moduan:


Nik profil bakarra erabiltzen dut .eus instantziakoa.

Eduki gehiengoa euskaraz idazten dut, hala ere beste instantzietako jendea jarraitzen dut, euskaraz ez dakiena. Momentu puntualetan, beste instantzietako jendeari, bere hizkuntzan erantzuten diet, hala ere, euskaraz ere hitzen bat idazten saiatzen naiz, jakin dezaten nondik natorren.

Nik uste posiblea dela, instantzi bakarrarekin egotea, baina beti ere erabiltzailearen arabera, guztiok ez dugu profil berbera.




WordPress-en Gutenberg-en bidez PeerTube-ko bideoak txertatzeko.

Ekintza honekin ikusi dudana, Google-k nahi duena egin eta desegin dezakeela. Zer gertatuko litzateke “Element” PlayStore-ra itzuliko ez balitz? Egun batzuk sareetan ibiliko ginatekeela berria zabalduz, baina Google bitartean bere Store-arekin jarraituko luke eta Apple-ekin batera monopolio nagusia dauka.

Nire inguruan behintzat, erabiltzaile oso gutxik instalatzen dituzte app-ak Store ofizialetatik kanpo.

Guzti honek sikiera begiak irekitzeko edo ta @Txopi@lemmy.eus -k dioen bezala burujabetza lortzeko balioko balu …


[VASSAL](http://www.vassalengine.org) online nahiz offline jolasean ibiltzeko engine librea da. [Modulu](http://www.vassalengine.org/wiki/Category:Modules)en bidez joku ezberdinetara jolasteko aukera ematen du.
5

DKIM Verifier Jasotako emailetan DKIM-a baieztatzeko. https://addons.thunderbird.net/en-US/thunderbird/addon/dkim-verifier/

Arreta Thunderbird bertsioarekin erabilgarria den



Duela gutxi irakurri nuen jokuak euskaratzeari buruz, eta leku batetik bestera joanez, 0A.D -ren sarrera honekin topo egin nuen; data ez nuen kontuan izan ¬_¬

Hala ere, ni bezala dagoen beste erabiltzaileren bat egon daitekeela eta komunitatearentzat aberasgarria izan zitekeela pentsatu nuen.



Itsasuntzia izango litzateke nire bizitokia, munduko itsasoetan belero txiki batean nabigatuz.


**Siriarako tresnen bilketa** Bigarren urtez eta aurreko edizioaren emaitza onak kontuan hartuz, non 200 instrumentu baino gehiago eman ziren, Mugarik Gabeko Musikariek, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartearen laguntzarekin, Siriarako musika-tresnen banku bat sortu dute. Instrumentuen bankua zabalik dago Siriako Musika Eskolekin lankidetzan aritzeko musika-materiala eman nahi duten enpresa eta partikularren dohaintzetarako. Herritarrek, orkestra sinfoniko baten parte diren instrumentu zaharrak edo horien zatiak (arkuak, bizarrak, sokak, etab.) eman ahal izango dituzte, baita teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak ere. Instrumentuak musika ikastera bideratuko dira, Siriako Musika Eskoletan emandako hezkuntzaren bidez. Baliabide gutxi dituzten pertsonak artean murgildu eta, horrela, gerrak eragindako izugarrikeriak ahazteko erabiliko dira. Era honetan, musika, baliabide gutxiko adingabeentzako ibilgailu integratzaile bihurtuko da herrialde behartsu batean. Dohaintza egitera joan aurretik, eman beharreko tresnari buruzko ahalik eta informazio gehien bildu, hau da, datu tekniko eta historiko, konponketak eta abar. Dohaintza-inprimakia eta zure tresnaren historia bete beharko dituzu eta. Dohaintzak egiteko epea 2020ko azaroaren 25etik 2021eko urtarrilaren 29ra artekoa izango da, 14:00etan. Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolaren egoitza nagusia (Atotxako Zelaia 3), arduratuko da instrumentuak biltzeaz. Instrumentua ezin bada eraman tamaina handikoa delako, entrega hitzartu ahal izango da, ehme@ehme.eu edo 605709530 telefonoaren bidez. Iturria: [Donostia.eus](https://www.donostia.eus/home.nsf/0/03D93407A2241A6DC12586290041D65B?OpenDocument&idioma=eus)

Informatikari nahiz Garatzaile-entzako lan eskaintzen zerrenda bat egitea onuragarria izan daitekeela uste dut. Hona hemen aurkitu berri dudan eskaintza: --> [CodeSyntax](https://www.codesyntax.com/eu/bloga/garatzaileak-gehitu-nahi-ditugu-gure-taldera)


Nahiz eta zertxobait atzeratuta ibili, kriston berri ona iruditzen zait. Soft-garatzaileen munduan zaila iruditzen zait epeekin betetzea, zehatz mehatz behintzat. Argi dago, komunitatea badagoela honen atzean eta etorkizunean (jada ez bada) aukera paregabea dela PeerTube



Proposamen zoragarria. Fedibertsoa badirudi gutxina gutxina hazten dijoala; hala ere, inglesez zenbait eduki ere badituzte instantzia horretan.


Mapak: iturriak, komunak, bizikleta aparkalekuak

Hau ezingo litzatekeen zuzenean OpenStreetMaps (OSM) -n sartu? Alegia, berezko aplikazio berri bat sortu beharrean, OSM -n mapeo jardunaldiak edo ta norberak elikatzea. Wikipedia -n artikuluak sortzen diren moduan.


Firefox nabigatzailerako [Share Freedom](https://addons.mozilla.org/en-US/firefox/addon/share-freedom/) add-on bidez, fedibertsoko instantzi ezberdinetan estekak partekatu daitezke. Garatzailean kodea [GitLab mickie1](https://gitlab.com/mickie1/share-freedom-extension)

Nik erabiltzaile eta irudi berbera erabiltzen dut aipaturiko zenbait sareetan.


Jakina da gaur egun pertsona askok erabiltzen duela Spotify baina badira beste aukera batzuk, [BandCamp](https://bandcamp.com/) esaterako. Spotify -ko zerrenda bat harturik, antzekoak BandCamp -en entzuteko webgunea da [Merch Table](https://hypem.com/merch-table).

Donostian SOM TAM NOA http://somtamnoa-thai-cafe.es/eu/home-5-euskara/ Illarra Berri 1, dago. Enaiz oraindik bertatik igaro, baino lagun batek baino gehiagok gomedatutako lekua da.