Gaur, Uhin Ultramoreak podcastari esker, Magdalena Mouján Otañoren berri izan dut. Euskal jatorriko argentinar matematikaria izan zen, Pedro Mari Otañoren biloba.

1968an Gora gu ta gutarrak zientzia fikziozko ipuina idatzi zuen. Mar del Platan egindako Argentinako Zientzia-fikziozko Bigarren Konbentzioan lehen saria lortu zuen. 1970.ean Nueva Dimensión espainiar aldizkariaren 14. aleak ipuina argitaratu zuen. Lehen zentsura pasa arren, Ordena Publikoko Auzitegiak alea erretiratzeko agindua eman zuen, Moujánen lanak Manuel Fragaren Prentsa Legearen bigarren artikuluaren kontrakoa omen zelako. Fiskal bereziaren esanetan, Gu ta gutarrak Espainiako batasunaren aurkakoa zen. Aldizkariak ipuina kendu zuen eta epaiketa bertan behera geratu zen. Hala ere, nazioarteko fandomen ika-mika handia eragin zuen eta ipuina frantsesez, alemanez, suedieraz, finlandieraz eta ingelesez argitaratu zuten. 1979an aldizkariak egilearen iraina garbitu nahian, kontaketa argitu zuen.

https://eu.wikipedia.org/wiki/Gu_ta_gutarrak_(ipuina)

Jatorrizkoa gazteleraz: https://bemonline.wordpress.com/2010/07/19/437/

Xalbador Garmendiaren euskarazko itzulpena [PDF] http://www.zizurkil.eus/barrena/libros/10-Gu ta gutarrak-EUS.pdf

Ana Galarragak euskaraz irakurria Xerezaderen Artxiboa podcastean, Ana Moralesen sarrerarekin: https://xerezade.org/irakurketa/gu-eta-gutarrak

  • @aldatsaOPMA
    link
    fedilink
    1
    edit-2
    1 year ago

    Egia esan, barre pixkat egin dut zati batzuekin. Euskaliaren antz pixka bat dauka.