Nik ere pentsatu izan dut horretan. Orotariko Euskal Hiztegian begiratu dut eta pixagale badator: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=pixegile&sarrera=88599
Hortik tiraka adieretako batean esanahi berdina duen pixegile hitzera iritsi naiz: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=bilaketa&Itemid=413&lang=eu-ES&definizioak=0&query=pixegile&sarrera=110170
Pixegile hitzaren beste esanahian egon daiteke hitzaren jatorria: piz-egile, pixa egiten duena.
Interesgarria! Nire erantzuna idatzi dudanean ez dut horretan pentsatu, baina āgogorā āgorā-en errepikapenetik sortu zela dirudi. Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan:
(GOR hitzaren) Hitzaren jatorrizko esanahia āgogorā zen, Lafonen ustez (1933a: 169); esanahi honek gogor forma erreduplikatuan iraun du bere horretan, eta gordin eta baita gorri ere, segur aski, esanahi horretatik azaltzen dira hobekien; baliteke hitza egotea, eta esanahi hori, elkor, bilgor, geldigor, gorbezi (-bizi), gormindu, txingor bezalako zenbaitetan ere.
(GOGOR-i buruz:) Gor erroaren erreduplikazioz sortua; tarteko *gor-gor forma proposatu izan da, lehenbiziko dardarkariaren galera disimilazioari egotziz (Gavel 1921: 493, Mitxelena 1970b: 72), baina, disimilaziora jo gabe, erreduplikazioaren prozesuen barreneko gertakariekin lot daiteke dardarkariaren falta (cf. zezen, adar, ohol, etab.): ohiko erreduplikazioa osokoa izan gabe zatikakoa da euskaraz, ezkerreko silabak kodarik hartu gabe. Forma erreduplikatu honetan gorde da gor-en jatorrizko āgogorā esanahia.
Hemen azken emaitza: https://lemmy.eus/post/30036
Ez dakit egia esan. Euskaltzaindiaren Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoan ere ez dut ezer aurkitu.
Mastodon.eus-en Gontxa Torrek erantzun zidan https://txoriak.eus webgunean izendegi handia ikusi zuela, baina jatorriari buruzko argibiderik ez.
Mikelgs-k txantxangorriaren kanta edo soinuen artean tak tak tak moduko bat dagoela entzuna duela esan zidan, eta bere lur zatitxora hurbiltzean alde egiteko edo ni nago hemen esateko egiten duela. Hala ere, ez dakiela izenarekin zerikusirik ote duen eta edonola ere berak soinua tak tak tak oroitzen duela, ez txan txan.
Mastodon.eus-eko hari batean bururatutakoak bota genituen @mikelgs@lemmy.eus, @jon@lemmy.eus, @otsokume@lemmy.eus eta nik. Hemen laburpen moduko bat (uste dut ez zaidala ezer ahaztu).
1.
Baiki, zuzen zaude.
edo
Zuzen zaude, hiski.
2.
Duela arras gutxi.
3.
Nekez nabil. Zazpi aldiz naute lanez horni, baina hutsa saioa!
edo
Nekez nabil, afera zaila izaki. Zazpi aldiz naute lanez horni, baina hutsa saioa!
edo
Nekez nabil, afera zaila izaki.
edo
Egite erraz anitz, afera gaitz
4.
Ezetz!
edo
Inoiz!
5.
Ideia argia, noski! Hitza beste maila berri baten landuā¦
edo
Ideia argia, noski! Eleak beste maila berri baten landuā¦
edo
Azkar! Jolas ontsa ugari, ikasi berba berri. Ideia eskas adituā¦
6.
Ikusi artio
edo
Itzel, akabo
Begira PDF honetan zer aurkitu dudan: āNOR-en ahalezko oraina eta JOAN, IBILI eta EGON aditzen alokutiboak (Nafarroan)ā
19. orrialdean JOAN aditzaren aldaerak zerrendatzen ditu. Nioan/k-etik nien/k-erako aldaketa azaltzeko ez naiz gauza, baina Nafarroako aldaerak ikusita, nioan/k-etik datorren beste bat gehiago dela dirudi, ezta? Hernani/EreƱozurekin mugakidea den Aranon oso antzekoa den nian/k da adibidez.
Tokakoak bakarrik daude zerrendan. Ematen duten azalpena: āEmakumezko adizkiak ez ditugu jartzen zeren berauek lortzeko aski bait da Ā«kĀ»ren ordez Ā«enĀ» jartzea; aldaerak sortzen direnean jartzen ditugu soilkiā.
Pleromaren beste erabiltzaile batek ere zure arazo bera izan zuen duela hilabete (ez dut elkarrizketa osoa irakurri) https://git.pleroma.social/pleroma/pleroma/-/issues/2790
Artikulua irakurri ahala, duela 6 urte, Stephen Hawking fisikariak Reddit-en egin zuen AMAko (Ask Me Anything, Galdeidazu edozein gauza) galdera hau eta eman zion erantzuna etorri zaizkit burura:
(Reddit-en idatzi zuen azken iruzkina izan zen)
Mastodonen @Inigo@lemmy.eus eta @Kilkerra@lemmy.eus lagunek arrazoi osoz zuzendu didaten bezala inglesezko itzulpenean bakarrik erabili zuten 9000. Euskaraz eta gainerako itzulpenetan, jatorrizkoan bezala, 8000 omen zen. Hemen Vegetak esan didana:
Probak egiten aritu naiz. Orokorrean oso ondo dabil. Aurkitu dudan arazo bakarra iruzkinetako irudiak ez direla federatzen da. Ze ona!
Pixagureari dagokionez, pentsatzen dut bizkaierazko txizaguraren jatorri berdineko aldaera bat izango dela: Pixa + gura (nahia).