Gehitu, galdera berri bat zk. iruzkin sakatuz, historiari buruzko galdera bat.
(zenbaki horrek zenbat galdera bildu diren erakusteko ere balio du).
Hobetsi Euskal Herriko Historia.
Adibidea:
Zein urtetan sortu zuten Euskaltzaindia?
Hezkuntza munduan erabiltzeko, kultura orokorreko milaka galdera bilduko ditugu foro honetan.
Ikastetxeetan, euskaltegietan, irakasle jendeari jolasak antolatzeko aukera osoa, hementxe.
Komunitateak eskainitako oparia.
Galdera irekiak emango ditugu, ez besterik; ez ditugu hemen erantzuteko ohiko lau aukerak eskainiko. (Erantzuna jakin nahi duenak, jo dezala euskarazko eu.Wikipedia.org horretara!)
Iruzkin izango balira bezala gehituko ditugu galdera berriak. (Horrela zenbat galdera dagoen erakutsiko digu iruzkinak zenbatzeko dagoen sistema automatikoak).
EZ DITUGU HEMEN ERANTZUNAK IDATZIKO.
Helburua: Kultura orokorreko galdera ez oso zail asko biltzea eta ikastetxeetan, euskaltegietan, etxeetan, Trivial estiloko jolasa prestatzeko materialak musu truk eskaintzea.
Geografia (Urdina)
Ikuskizunak (Arrosa)
Historia (Horia)
Artea eta Literatura (Marroia)
Zientziak eta Natura (Berdea)
Aisialdia eta Kirola (Laranja)
Baionako kaleetako seinaleetan testuak hiru hizkuntzatan irakur daitezke. Frantsesez eta euskaraz gain, zein hizkuntzatan? (Laguntza: hirugarren hizkuntza hori bertokoa da, ez da ingelesa).
Donejakue bidea Europa osoko erromes kristauek jorratu dute, Erdi Arotik datorkigun ohitura zaharra… Bide horrek zein du helmuga?
Errolan VIII. mendeko buruzagi franko bat izan zen. XII. mendeko Errolanen kantuagatik da ezaguna nazioartean… Errolanen osaba errege franko ospetsu bat izan zen. Osaba errege horren izena?
Joana III.a Albretekoa, Nafarroako Erregina, bere garaian garrantzi handia zuen liburu bat euskarara ekartzeko agindu zuen… Itzultzaileen artean, nor da ezagunena?
Joana III.a Albretekoa, Nafarroako Erregina, bere garaian garrantzi handia zuen liburu bat euskarara ekartzeko agindu zuen… Zein liburu?
Zein Nafarroako errege izendatu zuten Frantziako errege? (Katoliko bihurtu zen Frantziako Erresumako errege bihurtzeko). Gerora, Nantesko Ediktua eman zuen, edozein erlijio kristaurako askatasuna bermatzen zuena.
Zer dela eta bisitatzen dira, gure iragana hobeto ezagutzeko, Alkerdi, Ekain, Isturitze, Venta Laperra, Santimamiñe… Zer dagi toki horietan?
Migel Antonio Zumalakarregi Imaz politikari gipuzkoarra ospetsua izan zen bere garaian, baina ospetsuago anaia jenerala… Anaiaren izena?
Zein Aro historikotan kokatzen dute historiagileek XVII. mendea?
Altxerri, Ekain, Santimamiñe… Ikertu diren tokien izenak dira. Zer dira?
Nork hartu zuen, bere garaian, ospe izugarria, Itzulbidaia egiteko bidea aurkitu zuelako, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea aurkitzeko meritua bereganatu zuelako?
Nork eman zuen argitara, 1612an, frantsesez: Tableau de l’inconstance de mauvais anges et démons (Aingeru gaiztoen eta deabruen aldakortasuna erakusten duen liburua). (Sorgin-ehizan nabermendutako magistratua).
Nor izan zen magistratu nagusia, 1609an, Lapurdin, sorgin-ehizan aritu zirenean? (Ahalmen guztiak bere eginda, hirurogei lagun sorginkeriaz salatu eta hilarazi zituen. Luis II.a Nafarroakoaren garaia zen, eta sorgin-epaile batek Euskal Herrian egin duen triskantzarik handienetakoa egin zuen).
Antzinako Erroma mendebaldeko nagusitasun politiko eta militarra izan zuen garaietan, hasieran Monarkia erromatar bat egon zen eta amaieran, Erdi Aroa hasi baino lehenago, Erromatar Inperioa delako sistema politikoa egon zen. Zein sistema politiko egon zen Antzinako Erroman Monarkia eta Inperio horien erdian?
Feudalismoa, Europan, zein Aro historikotan izan zen sistema politiko nagusia?