gaba ez da hitz zikina; gaba esaten ez den toki askotan gabon! esaten da. ‘gaua’ > ‘gaba’, ‘arauera’ > ‘arabera’. Fenomeno fonetiko-fonologiko xinple bat dago hor:
'-au-' + -bokal => '-ab-' + -bokal
Gaur egun ‘gau’, ‘arabera’, idazten da batuan; oso antzekoak diren bi aldaeren artean bat aukeratzea erabaki zen. Zabalduena.
Euskara batua sortu zutenek, ezer baino lehen grafia bateratu bat beharrezkoa zela pentsatu zuten: ‘eche barria’ , ‘etche berria’, ‘etxe berria’… Erabaki zuten hatxe batzuk erabiltzea (bokalen aurrean eta bokalen artean), eta beste hatxe batzuk baztertzea (kontsonante hasperendunak). Hamarkada batzuk geroago, gezurra dirudi hatxearen kontu hori bere garaian hain polemikoa izatea.
Ortografia batua 1968 egiteko proposamenen ostean, aditz paradigma bateratu bat behar zen 1972, eta oinarri bezala erdialdekoa hautatu zen, mendebaldeko eta ekialdekoen kaltean. Tradizio gehien zuten forma biziak hautatzeko asmoa egon zela uste dut. Euskal Herrian hiri nagusi euskaldun bat egon izan balitz, bere garaian frantziarrek Paris edo katalanek Bartzelona izan zuten legez, hiri horretako euskara izango zen eredua, ia ziur, baina Bilbo, Donostia, Iruñea, Baiona, Gasteiz… erdaldunduta egonik, erdialdeko euskalkiak hartu ziren eredu.
Belaunaldi pare bat besterik ez dira igaro hautaketa horiek egin zirenetik, eta nahiko harrigarria da euskara batuak izan duen arrakasta. Argitara ematen diren euskarazko ia dokumentu guztiak batuan idatzita ematen dira.
Nire euskalki bakarra euskara batua da, baina ez dut inolako problemarik bakoitzak bere euskalkia erabiltzen badu, Koldo Zuazok bere garaian erakusten zuen bidetik.
@aldatsak egindako ikerketatxo horrek erakusten du aditz paradigma hautaketak egin zutenek, Mitxelenak-eta, garai hartan informatikaren laguntzarik gabe, tradizio handien zuten formak hobesteko gogoa izan zutela eta gehienetan asmatu zutela. Informatikaren laguntzarik gabe ezin zuten ondo jakin zein aldaerak erabili ziren gehiago eta zeintzuk gutxiago, baina Mitxelena bezalakoek bazekiten zeintzuk idazle hartu ereduzko bezala: bere garaian, idazle garaikideek ere ereduzkotzar jotzen zituzten idazleak.
Aditz paradigma osatzerakoan, tradizioari begiratu zitzaion, ezer baino lehenago, eta gero logikari, hutsuneak betetzeko.
Euskarazko folk musika taldea, Euskal Herriko mendebaldekoa, 1971n sortua eta, Euskal Herrian jardunean urte gehien, 44 urte, eman zuena izan ondoren, 2015eko azaroaren 22an desegin zen taldea. Gabriel Arestiren, Beñat Etxepareren hitzekin abestiak osatzen zituzten. Entzuleak abesten jartzen zituzten ‘Pub Ibiltaria’ izeneko kontzertuetan eta zuzenekoak ere grabatzen zituzten… Taldearen izena?
BorderColors D Posta helbide edo kontu edo identitate askorekin horniturik bazaude, baliteke okerreko posta elektronikotik bidaltzea behin edo behin. Gehigarri honek akats hori saihesten laguntzen dizu. Kolorezko ingurune bat gehitzeko aukera ematen dizu “mezu berria” leihoaren inguruan edo gainean, goiko aldean. Horrela, zure identitate bakoitzak kolore bat izango du eta horrek lagunduko dizu bidalketak behar den helbidetik bidaltzen. https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/bordercolors-d/
Manually sort folders. Aldi berean kontu asko erabiliz gero, agian ez zaizu gustatzen Thunderbird-ek eskaintzen dizun ordena. Gehigarri hau instalatu, joan menuko Tresnak horretara, zabaldu gehiagarriak ematen duen zerrenda… eta bi minututan kontuak zure gustura ordenatu. Berrabiarazi eta listo. https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/manually-sort-folders/
Sortu txantiloi taldeak: Laneko txantiloiak, lagunartekoak… Eta gero sortu talde bakoitzean txantiloi ereduren bat…
Gero mezu berriak idazterakoan, zabaldu aurretik sortutako txantiloia eta mezuaren eskema prest.
QuickTest: https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/quicktext/?src=search
InportExportTools NG. Posta mezuak eta sortutako karpetak inportatzeko/esportatzeko: https://addons.thunderbird.net/eu/thunderbird/addon/importexporttools-ng/
Identity Chooser > koloreen aukera ez badabil, badago beste aukera hau: https://addons.thunderbird.net/addon/bordercolors-d/
Nora joaten ziren bikotekidea eskatzera erromes, eta non ibiltzen ziren harri bitxi baten inguruan bueltaka ezkongabeak bikotekide bila (harri bitxi hori meteoritoa delako ustea dago).
Neskazaharrak joaten dira
XXXXXra, XXXXXra,
Santuari eskatzera senar on bana,
senar on bana, komeni bada.
···
Santuak esaten die,
burua(re)kin ez, burua(re)kin ez,
Zergaitik lehenago akordatu ez,
akordatu ez, orain batere ez".
1976an Euskal Herriko eta Australiako gizonezko kirolarien arteko lehia jokatu zen Donostian. Australiarrak nagusitu ziren, eta garbi geratu zen australiarrek erabiltzen zuten materiala hobea zela. Zein probatan nagusitu ziren australiarrak? (Geroztik euskaldunak beren materialak aldatu zituzten; australiarrek erakutsitako eredura igaro ziren).
[https://privacytests.org/]